Inprimatzeko aurrebista
Inprimatzeko aurrebista barra uneko dokumentua inprimatzeko aurrebista moduan ikustean agertzen da.
Aldi bakoitzean orrialde bat bistaratzen du 'Inprimatze-aurrebista' leihoan.
Orrialde bakarreko aurrebista
Bi orrialde bistaratzen ditu inprimatzeko aurrebistaren leihoan. Zenbaki bakoitiak beti eskuineko aldean agertuko dira eta bikoitiak ezkerrean.
Hautatu hau lehen orrialdea inprimatze-aurrebistaren eskuinaldean bistaratzeko. Hautatzen ez bada, lehen orrialdea aurrebistaren ezkerraldean bistaratuko da.
Pantailan bistaratutako orrialde kopurua zehazten du. Egin klik ikonoaren ondoko gezian sareta irekitzeko eta aurrebistan errenkada edo zutabe gisa bistaratzeko orrialde kopurua hautatzeko.
Orrialde anitzeko aurrebista
Dokumentuaren lehen orrialdera mugitzen da. Funtzio hau aktibatzeko ezinbestekoa da Inprimatzeko aurrebista funtzioa hautatzea Fitxategia menuan.
Dokumentuaren hasierara Lehen orrialdea
Dokumentuko aurreko orrialdera mugitzen da. Funtzio hau aktibatzeko ezinbestekoa da Inprimatzeko aurrebista funtzioa hautatzea Fitxategia menuan.
Saltatu orri zehatz batetara
Inprimatze-aurrebistan orrialde zehatz batera joateko, idatzi orrialde-zenbakia sarrera-koadroan eta sakatu ⏎.
Dokumentuko hurrengo orrialdera mugitzen da. Funtzio hau aktibatzeko ezinbestekoa da Inprimatzeko aurrebista funtzioa hautatzea Fitxategia menuan.
Dokumentuaren azken orrialdera mugitzen da. Funtzio hau aktibatzeko ezinbestekoa da Inprimatzeko aurrebista funtzioa hautatzea Fitxategia menuan.
Dokumentuaren amaierara Azken orrialdea
Txikiagotu egiten du dokumentuaren zati handiagoa ikusteko tamaina murriztuan.
Inprimatzeko aurrebistaren zoom-maila zehazten du.
Handiagotu egiten du dokumentuaren hurbilagoko ikuspegia lortzeko.
Writer edo Calc aplikazioen menuak eta tresna-barrak erakusten edo ezkutatzen ditu. Pantaila osoko modutik irteteko, egin klik Pantaila osoa botoian edo sakatu Esc tekla.
Inprimatu
Ireki inprimatzeko elkarrizketa-koadroa.
Itxi aurrebista
Irten inprimatze-aurrebistatik.