Egoera barra
The Status Bar contains information about the current document and offers various buttons with special functions. You can click on most status bar items to open a related dialog window.
Orrialde-zenbakia
Uneko orrialde-zenbakia eremu honetan edo egoera-barran bistaratuko da. Klik batek 'Joan orrialdera' irekitzen du, dokumentuan zehar nabigatu ahal izateko. Eskuineko klik batekin, dokumentuko laster-marka guztiak erakusten dira. Egin klik laster-marka batean testu-kurtsorea laster-markaren kokalekura eramateko.
Hitzak eta karaktereak zenbatzen ditu, zuriuneekin edo zuriunerik gabe, uneko hautapenean eta dokumentu osoan. Zenbaketa eguneratuta mantentzen da idatzi ahala edo hautapena aldatu ahala.
Uneko Orrialde-estiloa bistaratzen du. Egin klik bikoitza estiloa editatzeko, eskuineko klik beste estilo bat hautatzeko.
Hizkuntza
Hautatutako testuaren hizkuntza bistaratzen du. Egin klik hautatutako testurako edo uneko paragraforako beste hizkuntza bat hautatzeko balio duen menu bat irekitzeko.
-
Aukeratu testua ortografia-egiaztatzetik eta hitz-zatiketatik kanpo uzteko.
-
Aukeratu hautapenari edo paragrafoari hizkuntza lehenetsia berriro aplikatzeko.
-
Aukeratu karaktere-formatuaren elkarrizketa-koadroa, aukera gehiago dituena, irekitzeko.
Uneko txertatze modua bistaratzen du. INSRT = txertatu eta OVER = gainidatzi txandaka ditzakezu hemen. Kurtsorea formula-barrako sarrera-lerroan edo gelaxka batean kokatuta dagoenean soilik egongo da aktibo eremu hau.
Hautapen modu desberdinak txandakatzen ditu.
Dokumentuari egindako aldaketak gorde gabe badauze, * bistaratuko da eremu honetan Egoera barran. Dokumentu berri gorde gabeei ere aplikatzen zaie hori.
Sinadura digitala
Egin klik sinadura digitalaren prozesuari ekiteko. Ziurtagiri digitala eduki behar da prozesua osatzeko. Ikus, baita ere, Sinadura digitalak atala.
Dokumentu aktiboari buruzko informazioa bistaratzen du.
Zooma eta ikuspegiaren diseinua
Writerren Egoera barrako hiru kontrolen bidez, testu-dokumentuen zooma alda dezakezu, eta haien diseinua bistaratu.
Diseinua bistaratzeko ikonoak ezkerretik eskuinera erakusten dira: Zutabe bakarreko modua. Orriak alboz albo erakusten dituen bistaratze modua. Aldi berean bi orri bistaratzen dituen liburu modua, irekitako liburu batean bezala.
Arrastatu zoomaren graduatzailea ezkerrerantz orri gehiago bistaratzeko, edo arrastatu eskuinera orri batean zoom egiteko eta orriaren eremu txikiagoa erakusteko.
Uneko orrialdea bistaratzeko zoom-faktorea zehazten du.
Egin klik eremu honetan Zooma elkarrizketa-koadroa ireki eta uneko zoom faktorea aldatzeko.
Egin eskuineko klik eremu honen laster-menua ireki eta erabilgarri dauden zoom-faktoreen hautapen bat ikusteko.