Collabora Office 24.04 laguntza
Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.
Taulan errenkada bat edo gehiago txertatzen ditu, hautapenaren azpian. Errenkada bat baino gehiago txerta ditzakezu. Horretarako, ireki elkarrizketa-koadroa (aukeratu Taula - Txertatu - Errenkadak), edo hautatu errenkada bat baino gehiago ikonoan klik egin aurretik. Bigarren metodoak jatorrizko errenkaden altuera bereko errenkadak txertatzen ditu.
Zutabe bat edo gehitago txertatzen ditu taulan, hautapenaren ondoren. Hainbat zutabe txerta ditzakezu aldi berean. Horretarako, ireki elkarrizketa-koadroa (aukeratu Taula - Txertatu - Zutabeak), edo hautatu hainbat zutabe ikonoan klik egin aurretik. Bigarren metodoa erabiltzen baduzu, txertatutako zutabeek hautatutako zutabeen zabalera erlatibo bera izango dute.
Hautatutako errenkada taulatik ezabatzen du.
Hautatutako zutabea taulatik ezabatzen du.
Hautatutako gelaxken edukiak gelaxka bakarrean konbinatzen ditu, hautapeneko lehen gelaxkaren formatua erabiliz.
Taulako errenkadak eta zutabeak optimizatzeko funtzioak dituen tresna-barra irekitzen du.
Egin klik tresna-barra bat irekitzeko, non paragrafo baten atzeko planoaren kolorea hauta dezakezun. Kolorea uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafoaren atzeko planoari aplikatzen zaio.
D'oh! You found a bug (text/shared/01/AutoFormat.xhp#autoformattabelle not found).
Ertzak tresna-barra irekitzeko, egin klik Ertzak ikonoan. Orri-area edo objektu baten ertzak aldatu ahal izango dituzu.
Marraren estiloa tresna-barra irekitzeko egin klik ikono honetan. Ertzaren marraren estiloa aldatzeko aukera emango dizu.
Ertzaren kolorea tresna-barra irekitzeko, egin klik Marra-kolorea (ertzarena) ikonoan. Objektu baten ertzaren kolorea aldatu ahal izango duzu.
Hautatutako paragrafoak edo errenkadak alfabetikoki edo zenbakiekin ordenatzen ditu. Ordenatzeko hiru gako definitu eta ordenatzeko gako alfanumerikoak edo zenbakizkoak konbina ditzakezu.
Batuketa-funtzioa aktibatzen du. Kontuan izan kurtsoreak batura agertzea nahi duzun gelaxkan egon behar duela.
Hautatutako taularen propietateak zehazten ditu, adibidez izena, lerrokatzea, tarteak, zutabe-zabalera, ertzak eta atzeko planoa.