Collabora Office 24.04 laguntza
Gelaxken eta zutabeen zabalera eta errenkaden altuera alda ditzakezu.
Egin ekintza hauetako bat:
Jarri saguaren erakuslea zutabea banatzen duen marraren gainean erakuslea ikono bereizlea bihurtu arte, eta orduan, arrastatu marra beste kokaleku batera.
Jarri saguaren erakuslea erregelan zutabea banatzen duen marraren gainean erakuslea ikono bereizlea bihurtu arte, eta orduan, arrastatu marra beste kokaleku batera.
Eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari eta, ondoren, egin klik eta arrastatu marra bat marra horren eskuinean edo gainean dauden gelaxka guztiak modu proportzionalean eskalatzeko.
Kokatu kurtsorea zutabeko gelaxka batean, eutsi sakatuta ⌘Alt teklari eta sakatu ← edo → tekla.
Orrialdearen ezkerreko ertzetik taularen ertzera dagoen distantzia handitzeko, eutsi sakatuta ⌘Alt+⇧ teklei eta sakatu → tekla.
Gezi-teklek portaera zehaztu daiteke Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Writer - Taula atalean, nahi diren aukerak Teklatuaren maneiua arean hautatuta.
Mantendu ⌥+⌘Alt+Ctrl, eta sakatu ezker edo eskuin gezi-tekla
Errenkada baten altuera aldatzeko, kokatu kurtsorea errenkadako gelaxka batean, mantendu ⌥ Alt tekla, eta sakatu gorako edo beherako gezi-tekla.
Taulen zabalera eta altuera aldatzeko, egin ekintza hauetako bat:
Egin klik taularen barruan. Erregeletan, arrastatu area zuriaren eta grisaren arteko ertza taulari tamaina aldatzeko.
Egin klik taularen barruan. Aukeratu
elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta ezarri zenbakien propietateak.Testua taula baten alboetan egokitzeko eta bi taula elkarren ondoan antolatzeko, taulak marko baten barruan txertatu behar dira. Egin klik taularen barruan, sakatu ⌘Ctrl+A bi aldiz taula osoa hautatzeko eta aukeratu Txertatu - Markoa.
HTML orrietako taulek ez dute eskaintzen OpenDocument formatuko taulak bezainbeste propietate eta komando.