Collabora Office 24.04 laguntza
Testu-dokumentuetako taulak teklatuaren bidez edo saguaren bidez hauta ditzakezu.
Taula bat teklatuarekin hautatzeko, mugitu kurtsorea taula barrura eta sakatu ⌘Ctrl+A gelaxka guztiak hautatuta dauden arte.
Taula saguaren bidez hautatzeko, eraman saguaren erakuslea taularen gora edo ezkerrera. Saguaren erakuslea gezi diagonala bihurtzen da. Egin klik taula hautatzeko.
Errenkada edo zutabe bat saguaren bidez hautatzeko, jarri saguaren erakuslea errenkadaren ezkerrean edo zutabearen gainean. Saguaren erakuslea gezi bihurtzen da. Egin klik errenkada edo zutabea hautatzeko.