Collabora Office 24.04 laguntza
Sekzioak testuaren bloke izendunak dira, grafikoak edo objektuak barne izan ditzaketenak, eta hainbat modutan erabil ditzakezu:
Testua editatzea saihesteko.
Testua erakusteko edo ezkutatzeko.
Beste Collabora Office dokumentu batzuetako testua eta grafikoak berrerabiltzeko.
Uneko orrialde-estiloa ez den zutabe-diseinua erabiltzen duen testuaren sekzioak txertatzeko.
Sekzio batek gutxienez paragrafo bat dauka. Testua hautatu eta sekzioa sortzean, paragrafo-jauzia automatikoki txertatzen da testuaren amaieran.
Testu-dokumentu bateko sekzioak txerta ditzakezu edo testu-dokumentu osoa sekzio gisa txerta dezakezu beste testu-dokumentu batean. Testu-dokumentu bateko sekzioak esteka gisa ere txerta ditzakezu beste testu-dokumentu batean edo dokumentu berean.
Paragrafo berria sekzio baten aurretik edo ondoren txertatzeko, egin klik sekzioaren aurrean edo atzean, eta sakatu Option Alt+Sartu.
Sekzioak lehendik dagoen sekzio batean txerta ditzakezu. Adibidez, bi zutabe dituen sekzioa zutabe bakarra duen sekzioan txerta dezakezu.
Sekzio-diseinuak (adibidez, zutabe kopurua) lehentasuna du orrialde-estiloan definitutako orrialde-diseinuarekiko.