Collabora Office 24.04 laguntza
Dokumentu bateko banakako orrialdeak, orrialde-barruti bat edo hautapen bat inprimatzea hautatu daiteke.
Aukeratu Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
,Barrutia eta kopiak sekzioan, hautatu Orrialdeak aukera. Testu-koadroak uneko orrialde-zenbakia erakutsiko du.
Sartu inprimatu nahi den orrialdearen zenbakia.
Ezkerreko aurrebista-koadroak orrialde hautatua erakutsiko du.
Hautatu Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
aukeraBarrutia eta kopiak sekzioan, hautatu Orrialdeak. Testu-koadroak uneko orrialde-zenbakia erakutsiko du.
Sartu inprimatu nahi diren orrialdeen zenbakiak.
Erabili - orrialde-barruti bat adierazteko. Adibidez, 1-4 ezartzen bada, 1 eta 4 arteko orrialdeak inprimatuko dira.
Barruti partzialak ere onartzen dira: -5 aukerak 5. orrialdearen artekoak inprimatuko ditu; 10- aukerak 10. orrialdetik dokumentuaren amaierara daudenak inprimatuko ditu.
Erabili , edo ; orrialde-zerrenda bat adierazteko. Adibidez, 1,3;7 aukerak 1., 3. eta 7. orrialdeak inprimatzen ditu. Zuriuneak hautazkoak dira: 1, 3, 7 aukerak ere berdin funtzionatzen du.
Konbinazioak ere ezarri daitezke. Adibidez, 1, 3, 5-10, 15- aukerak 1. eta 3. orrialdeak, 5. orrialdetik 10.era eta 15. orrialdetik dokumentuaren amaierara arte inprimatzen ditu.
Ezkerreko aurrebista-koadroak orrialde hautatuak erakutsiko ditu.
Hautatu inprimatuko den edukia
Hautatu Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
aukeraBarrutia eta kopiak sekzioan, aukeratu Hautapena,
Aurrebista-koadroak hautatutako materiala erakutsiko du.