Collabora Office 24.04 laguntza
Writer dokumentua liburuxka gisa inprima dezakezu. Hau da, Writerrek bi orrialde inprimatzen ditu orrialdearen alde bakoitzean, eta hala, orrialdea toles daiteke, eta dokumentua liburu gisa irakur dezakezu.
Liburuxka gisa inprimatu nahi duzun dokumentua sortzean, erabili orientazio bertikala. Writer dokumentua inprimatzean aplikatzen du liburuxkaren diseinua.
Collabora Office ez dago diseinatuta orrialde-orientazio horizontala duten dokumentuen liburuxka motako inprimaketa maneiatzeko, baina hala ere posible da horrelako dokumentuak inprimatzea.
Ezin da irudi handi bat bi orrialdetan zehar inprimatu. Ebaki irudia bi zatitan eta txertatu zati bakoitza orrialde batean.
Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.
Inprimatu elkarrizketa-koadroan, egin klik Propietateak botoian.
Inprimagailuaren Propietateak elkarrizketa-koadroan, hautatu orrialde-orientazio horizontala.
Inprimagailuak inprimatze bikoitzaren funtzioa badu, "bikoitza - ertz laburra" ezarpena erabili behar duzu inprimagailuaren ezarpenen elkarrizketa-koadroan, liburuxkak beti horizontalean inprimatzen baitira.
Itzuli Inprimatu elkarrizketa-koadrora.
Orrialde-diseinua sekzioan, hautatu Liburuxka.
Orri baten bi aldeean automatikoki inprimatzen duen inprimagailuetan, zehaztu Barrutia eta kopiak sekzioan Orrialde bakoitiak eta bikoitiak inprimatu nahi direla.
Sakatu Inprimatu.
Collabora Office aplikazioak orrialdeak okerreko ordenan inprimatzen baditu, hautatu Inprimatu alderantzizko ordenan Barrutia eta kopiak atalean, eta inprimatu dokumentua berriro.