Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu orrialde-diseinua zehazteko, eta hor sartzen dira orrialdearen orientazioa, atzeko planoa, marjinak, goiburukoak, orri-oinak eta testu-zutabeak. Dokumentuko orrialde bakarraren diseinua aldatzeko, orrialde-estilo pertsonalizatua sortu eta orrialdeari aplikatu behar diozu.
Aukeratu
.Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.
Antolatzailea fitxan, idatzi izena Izena koadroan.
Egin ekintza hauetako bat:
Orrialde-estilo pertsonalizatua orrialde bakar bati aplikatzeko, hautatu, Hurrengo estiloa koadroan, zure dokumentuak darabilen orrialde-estilo lehenetsia.
Orrialde-estilo pertsonalizatua orrialde bati baino gehiagori aplikatzeko, hautatu bere izena Hurrengo estiloa koadroan. Estiloa erabiltzeari uzteko, txertatu eskuzko orrialde-jauzi bat eta esleitu horri beste orrialde-estilo bat.
Erabili elkarrizketa-koadroko fitxak orrialde-estiloaren diseinu-aukerak ezartzeko, eta egin klik Ados botoian.
Egin klik orrialde-estiloa aplikatu nahi diozun orrialdean.
Egin honako ekintzetako bat:
Aukeratu
eta ondoren egin klik ikonoan.Egin klik bikoitza zerrendako izen batean.
Egin eskuineko klik Egoera-barra barran bistaratutako orrialde-estiloan. Hautatu beste orrialde-estilo bat.
Kokatu kurtsorea orrialde-estiloa duen orrialdearen eta Hurrengo estiloa aukeran zehaztutako estiloa duen orrialdearen artean.
Egin eskuineko klik eta aukeratu
.Hautatu Orrialde-estiloarekin kontrol-laukia.
Sartu aplikatuko den orrialde-estiloa.
Ikusi Orrialde-estilo batean eskuz definitutako barrutia.
Egoera berezia sortzen da Hurrengo estiloa eta orrialde-estiloa bera desberdinak direnean, eta orrialde-estilo hori elkarren ondoko bi orrialderi aplikatu nahi zaienean. Adibidez, Lehen orrialdea estiloa aplikatu bazaio orrialde bati eta hurrengo orrialdeari ere 'Lehen orrialdea' estiloa aplikatu nahi bazaio, 'Lehen orrialdea' estiloa eskuz gainidatzi beharko da, bere konfigurazioan ageri baita bere ondoren Orrialde-estilo lehenetsia datorrela.
Egin klik dokumentuan, orrialde berria hastea nahi duzun lekuan.
Aukeratu
.Hautatu Orrialde-jauzia.
koadroan, hautatu eskuzko jauziaren ondoren dagoen orrialdeari aplikatuko zaion orrialde-estiloa.
Sakatu Ados.