Collabora Office 24.04 laguntza
Writerreko testu-dokumentuen orri-propietate guztiak (adibidez, orriaren orientazioa) orri-estiloen bidez definitzen dira. Lehenespenez, testu-dokumentu berri batek 'Lehenetsia' orri-estiloa erabiltzen du orri guztietarako. Lehendik dagoen testu-dokumentu bat irekitzen baduzu, baliteke orri bakoitzak orri-estilo bat aplikatuta edukitzea.
Garrantzitsua da jakitea orri-propietate batean aplikatzen dituzun aldaketek uneko orri-estiloa erabiltzen duten orriei bakarrik eragingo dietela. Uneko orri-estiloa leihoaren beheko ertzean dagoen Egoera barran agertzen da.
Zure testu-dokumentuak orri-estilo bera duten orriak bakarrik badauzka, orri-propietateak zuzenean alda ditzakezu:
Aukeratu
.Egin klik Orrialdea fitxan.
menuan, hautatu “Bertikala” edo “Horizontala”.
Sakatu Ados.
Collabora Office(e)k orri-estiloak erabiltzen ditu dokumentu bateko orrien orientazioa zehazteko. Orri-estiloek orri-propietate gehiago ere definitzen dituzte, adibidez, goiburukoak eta orri-oinak, edo orriaren marjinak. 'Lehenetsia' orri-estiloa dokumentu honetarako alda dezakezu, edo beste orri-estilo batzuk defini ditzakezu, eta orri-estilo horiek zure testuko edozein zatiri aplikatu.
Laguntzako orri honen amaieran, orri-estiloen esparruak xehetasun handiagoz aztertuko ditugu. Orri-estiloaren kontzeptua ondo ulertzen ez baduzu, irakurri orri honen amaierako atala.
Karaktere-estiloek edo paragrafo-estiloek ez bezala, orri-estiloek ez daukate hierarkiarik. Orri-estilo berria sor dezakezu lehendik dagoen orri-estilo baten propietateetan oinarrituz, baina, gero, iturburuko estiloa aldatzen duzunean, orri-estilo berriak ez ditu aldaketak automatikoki heredatuko.
Orri-orientazioa orrialde-estiloa partekatzen duten orri guztientzako aldatzeko, aurrenik orrialde-estilo bat behar duzu, gero estilo hori aplikatzeko:
Aukeratu Ikusi - Estiloak.
Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
Egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Berria. Orri-estilo berriak hasieran hautatutako orri-estiloaren propietate guztiak bereganatuko ditu.
Antolatzailea fitxan, idatzi orrialde-estiloaren izena Izena koadroan, adibidez, "Horizontala 1".
Hurrengo estiloa koadroan, hautatu zer orri-estilo aplikatu nahi diozun estilo berria duen orriaren atzetik datorren hurrengo orriari. Ikusi orri-estiloen esparruei buruzko atala laguntzako orri honen amaieran.
Egin klik Orrialdea fitxan.
menuan, hautatu “Bertikala” edo “Horizontala”.
Sakatu Ados.
Orain, "Horizontala 1" izena duen orrialde-estilo bat definitu duzu. Estilo berria aplikatzeko, egin klik bikoitza "Horizontala 1" orrialde-estiloan, Estiloak leihoan. Orrialde-estiloen uneko esparruko orrialde guztiak aldatuko dira. "Hurrengo estiloa" beste estilo bat izan dadin definitzen baduzu, orrialde-estiloen uneko esparruko lehen orrialdea soilik aldatuko da.
Collabora Office Writerrek eskaintzen duen txantiloi lehenetsiak orrialde-diseinuko hainbat estilo ditu. Horien artean, Orrialde-estilo lehenetsia estiloak orientazio bertikala du eta Horizontala estiloak orientazio horizontala du.
Estilo horiek orientazio bertikala eta horizontala azkar eta erraz txandakatzeko erabili daitezke, eskuzko jauziak txertatuz eta orrialde-estilo egokiak aukeratuz, behean deskribatzen den moduan:
Kokatu kurtsorea orrialde-jauzia txertatuko den tokian.
Joan Txertatu jauzia elkarrizketa-koadroa irekiko da.
.Aukeratu Orrialde-jauzia eta Orrialde-estiloa goitibeherako zerrendan, aukeratu jauziaren ondoren aplikatuko den orrialde-estiloa (orrialde-estilo lehenetsia, horizontala, etab.).
Aplikatutakoa berriro aldatu behar bada dokumentuko beste punturen batean (adibidez, orientazio horizontaletik bertikalera itzultzeko), kokatu kurtsorea puntu horretan eta errepikatu arestian deskribatutako urratsak.
Komeni da orri-estiloen esparruak Collabora Office(e)n nola funtzionatzen duen jakitea. Orri-estilo bat editatzen duzunean, zure testu-dokumentuko zer orri aldatuko dira?
Orrialde-estilo batek orrialde bakarra hartu dezan definitu daiteke. 'Lehen orrialdea' estiloa horren adibide da. Propietate hori ezartzeko, "hurrengo estiloa" beste orrialde-estilo bat izan dadin ezarri behar da
fitxa-orrian.Orrialde bakarreko estiloa uneko orrialde-estiloaren beheko ertzean hasiko da eta hurrengo orrialde-jauzian amaituko da. Hurrengo orrialde-jauzia automatikoki agertuko da testua hurrengo orrialdera igarotzen denean. Zenbaitetan, "orrialde-jauzi biguna" deitzen zaio. Nahi izanez gero, eskuzko orrialde-jauzi bat txertatu daiteke.
Kurtsorearen kokagunean eskuzko orrialde-jauzi bat txertatzeko, sakatu ⌘Ctrl+⏎ edo aukeratu eta, ondoren, sakatu 'Ados'.
'Lehenetsia' orrialde-estiloak ez du ezartzen beste "hurrengo estilo" bat
fitxa-orrian. Horren ordez, "hurrengo estiloa" ere 'Lehenetsia' da. Hurrengo orrialdeetan orrialde-estilo bera definituta duten orrialde-estilo guztiek orrialde anitz hartu ditzakete. Orrialde-estiloaren barrutiaren goiko eta beheko ertzak "orrialde-jauziak estiloarekin" aukerak definitzen ditu. "Orrialde-jauziak estiloarekin" aukera biren arteko orrialde guztiek estilo bera darabilte.Kurtsorearen kokalekuan zuzenean "orrialde-jauzia estiloarekin" bat txertatu daiteke. Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat, paragrafo bati edo paragrafo-estilo bati "orrialde-jauzia estiloarekin" propietatea aplikatzea da.
Egin ekintza hauetako bat:
Kurtsorearen kokalekuan "orrialde-jauzia estiloarekin" txertatzeko, aukeratu Estiloa ataleko izen bat zerrenda-koadroan, eta sakatu 'Ados'.
, hautatuTo apply the “page break with style” property to the current paragraph, choose
. In the Breaks area, activate and . Select a page style name from the listbox.To apply the “page break with style” property to the current paragraph style, right-click the current paragraph. Choose
from the context menu. Click the tab. In the Breaks area, activate and . Select a page style name from the listbox.To apply the “page break with style” property to an arbitrary paragraph style, choose
. Click the icon. Right-click the name of the paragraph style you want to modify and choose . Click the tab. In the Breaks area, activate and . Select a page style name from the listbox.