Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu dokumentuko orrialdeen atzeko planoa zehazteko. Adibidez, dokumentuko orrialde baten edo gehiagoren atzeko planoa ur-marka bihurtzeko, Ur-marka atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu behar duzu, eta ondoren, aplikatu orrialde-estiloa orrialdeei.
Aukeratu (⌘+T)(F11).
Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.
Antolatzailea fitxan, idatzi orrialde-estiloaren izena Izena koadroan.
Hurrengo estiloa koadroan, hautatu hurrengo orrialdeari aplikatu nahi diozun orrialde-estiloa.
Aplikatu orrialde-estiloa nahi duzun orrialdeei.
Orrialde-estilo berria ondoren dauden orrialde guztiei aplikatzeko, hautatu orrialde-estilo berriaren izena.
Egin klik Area fitxan.
Hautatu kolore solido bat edo grafiko bat. Ondoren, hautatu aukerak fitxa-orrian.
Sakatu Ados.
Hasi aurretik, ziurtatu atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu duzula. Informazio gehiago lortzeko, ikus Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko atala.
Aukeratu ⌘+TF11).
(Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.
Egin klik bikoitza aplikatu nahi duzun atzeko planoa duen orrialde-estiloan.
Hasi aurretik, ziurtatu atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu duzula. Informazio gehiago lortzeko, ikus Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko atala.
Egin klik atzeko planoa aldatu nahi diozun paragrafoaren lehen karakterearen aurrean.
Aukeratu
Hautatu Orrialde-jauzia.
koadroan, hautatu orrialdearen atzeko planoa darabilen orrialde-estilo bat.
Atzeko planoa uneko orrialdean soilik aldatzeko, hautatu 'Hurrengo estiloa' atalean "Lehenetsia" ezarrita duen orrialde-estilo bat.
Uneko orrialdearen eta hurrengo orrialdeen atzeko planoa aldatzeko, hautatu 'Hurrengo estiloa' aukeran orrialde-estiloaren izena ezarrita duen orrialde-estilo bat.
Atzeko planoa aurrerago aldatu nahi baduzu, errepikatu 1etik 3rako urratsak.
Sakatu Ados.