Egin klik Esteka koadroan jatorrizko fitxategirako esteka eduki nahi baduzu.
Esteka koadroa markatuta badago, dokumentua eguneratu eta kargatzen den bakoitzean bit-mapako irudia berriro kargatuko da. Dokumentuan, irudiaren kopia lokalean emandako edizio-urratsak berriro aplikatuko dira eta ondoren irudia bistaratuko da.
Esteka koadroa markatuta ez badago, irudia lehen aldiz txertatzean sortutako kopiarekin arituko zara lanean beti.
Hasieran esteka gisa txertatutako irudiak kapsulatzeko, aukeratu Editatu - Estekak eta sakatu Eten esteka botoia.