Collabora Office 24.04 laguntza
Zure testuak hitz-zatiketa automatikoa badu eta zatitutako zenbait hitzek itxura itsusia badute, edo hitz jakin batzuk inoiz zatitu ez daitezen nahi baduzu, hitz horiek zatiketa desaktibatu dezaketu.
Choose Collabora Office - PreferencesTools - Options - Languages and Locales - Writing Aids
Hautatu hiztegi bat Erabiltzaileak definitutako hiztegian zerrendan, eta sakatu Editatu.
Zerrenda hutsik badago, sakatu Berria hiztegi bat sortzeko.
Hitza koadroan, idatzi hitz-zatiketatik kanpo utzi nahi duzun hitza eta atzetik berdin ikurra (=), adibidez, "handiuste=".
Sakatu Berria, eta ondoren, Itxi.
Hitz bat hitz-zatiketatik kanpo azkar uzteko, hautatu hitza, aukeratu Formatua - Karakterea, egin klik Letra-tipoa fitxan eta hautatu "Bat ere ez" Hizkuntza koadroan.
Hitz batzuek karaktere bereziak dauzkate, eta Collabora Office(e)k marratxo gisa tratatzen ditu. hitz horiek zatitzea nahi ez baduzu, kode berezi bat txerta dezakezu, kokaleku horretan hitz-zatiketarik ez aplikatzeko. Egin honakoa:
Jarri kurtsorea hitz-zatiketarik aplikatzea nahi ez duzun lekuan.
Aukeratu
.Txertatutako formatu-marka gris kolorez erakutsiko da. Hura kentzeko, kokatu kurtsorea formatu-markaren gainean eta sakatu Del tekla.