Collabora Office 24.04 laguntza
Goiburuko eta orri-oin ezberdinak erabil ditzakezu dokumentuko orrialdeetan, betiere orrialdeek orrialde-estilo ezberdinak erabiltzen badituzte. Collabora Office aplikazioak aurrez definitutako hainbat orrialde-estilo eskaintzen ditu, esaterako, Lehen orrialdea, Ezkerreko orrialdea eta Eskuineko orrialdea, baina orrialde-estilo pertsonalizatuak ere sor ditzakezu.
Orrialde-diseinu ispilatua ere erabili daiteke kanpoko eta barruko orrialde-marjina desberdinak dituen orrialde-estilo bati goiburukoa gehitu nahi bazaio. Aukera hori orrialde-estilo bati aplikatzeko, aukeratu
, egin klik fitxan eta, arean, aukeratu "Ispilatua" koadroan.Adibidez, orrialde-estiloak erabil ditzakezu goiburuko ezberdinak definitzeko dokumentuko orrialde bikoiti eta bakoitientzat.
Ireki testu-dokumentu berria.
Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta egin klik 'Estiloak' paneleko Orrialde-estiloak ikonoan.
Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz "Eskuineko orrialdea" aukeran, eta aukeratu Aldatu.
elkarrizketa-koadroan, egin klik fitxan.
Hautatu
eta sakatu fitxa.kutxan, hautatu "Ezkerreko orrialdea".
Sakatu Ados.
Estiloak leihoan, egin klik eskuineko botoiarekin orrialde-estiloen zerrendako "Ezkerreko orrialdea" aukeran eta aukeratu Aldatu.
elkarrizketa-koadroan, egin klik fitxan.
Hautatu
eta sakatu fitxa.kutxan, hautatu "Eskuineko orrialdea".
Sakatu Ados.
Egin klik bikoitza orrialde-estiloak zerrendako "Eskuineko orrialdea" aukeran estiloa uneko orrialdeari aplikatzeko.
Sartu testua edo grafikoak 'Ezkerreko orrialdea' estiloarentzako goiburukoan. Dokumetuan hurrengo orrialdea gehitutakoan, sartu testua edo grafikoak Eskuineko orrialdea estiloarentzako goiburukoan.