Collabora Office 24.04 laguntza
Erraz txerta dezakezu orrialde-zenbakiaren eremu bat zure dokumentuaren orri-oinean. Orrialde kopurua ere gehitu diezaiokezu orri-oinari, "9. orrialdea, 12 orrialdetik" motako edukiak sortzeko.
Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina eta hautatu orri-oinean gehitu nahi duzun orrialde-estiloa.
Aukeratu Txertatu - Eremua - Orrialde-zenbakia.
Nahi baduzu, orri-zenbakiaren eremua testua bezalaxe lerroka dezakezu.
Egin klik orrialde-zenbakiaren eremuaren aurrean, idatzi orrialdea eta sartu zuriune bat. egin klik eremuaren atzean eta idatzi of eta sartu beste zuriune bat.
Aukeratu Txertatu - Eremua - Orrialde kopurua.