Collabora Office 24.04 laguntza
Testu-dokumentuetan bata bestearen ondoren zenbakitutako epigrafeak gehi ditzakezu grafiko, taula, marko eta marrazki-objektuetan.
Epigrafe mota ezberdinentzako testua eta zenbakia-barrutia edita ditzakezu.
Irudi edo objektu bati epigrafea gehitzean, objektua eta epigrafe-testua batera jartzen dira marko berrian. Taulari epigrafea gehitzean, epigrafe-testua paragrafo gisa txertatzen da taularen ondoan. Markoari epigrafea gehitzean, epigrafe-testua markoaren barruko testuari gehitzen zaio, aurretik edo atzetik.
Objektua eta epigrafea lekuz aldatzeko, arrastatu elementu horiek dituen markoa. Markoa lekuz aldatutakoan epigrafe-zenbakitzea eguneratzeko, sakatu F9.
Epigrafe bat definitzeko, egin hau:
Hautatu epigrafea gehitu nahi diozun elementua.
Aukeratu Txertatu - Epigrafea.
Hautatu nahi dituzun aukerak, eta sakatu Irudia.
. Nahi baduzu, beste testu bat sartu dezakezu koadroan, esaterakoEpigrafe-testua zuzenean dokumentuan edita dezakezu.
Epigrafe bati formatua emateko, epigrafe-kategoriaren izenarekin bat datorren paragrafo-estiloa erabiliko da. Esaterako, "Taula" epigrafe bat txertatzen baduzu, "Taula" paragrafo-estiloa aplikatuko zaio epigrafe-testuari.
Collabora Office aplikazioak epigrafe bat gehi dezake, automatikoki, objektu, grafiko, marko eta taula bat txertatzen denean. Aukeratu - Collabora Office Writer - Autoepigrafea.