Collabora Office 24.04 laguntza
Kalkuluak zuzenean testu-dokumentuan edo testu-taulan txerta ditzakezu.
Egin klik kalkulua txertatu nahi duzun dokumentuan eta sakatu F2. Taula-gelaxka batean bazaude, idatzi berdin ikurra =.
Idatzi txertatu nahi duzu kalkulua, adibidez =10000/12, eta sakatu ⏎.
ikonoa ere sakatu daiteke, eta ondoren zure formularako funtzio bat hautatu.
Writer testu-taulan gelaxkei erreferentzia egiteko, jarri gelaxka-helbidea edo gelaxka-barrutia angelu-parentesien artean. Adibidez, A1 gelaxkari beste gelaxka batetik erreferentzia egiteko, sartu =<A1> gelaxkan.
Taulako gelaxka-sarrera bat = ikurrarekin has dadin nahi baduzu, lehenengo sartu zuriune bat, ondoren = ikurra eta, amaitzeko, ezabatu zuriunea.