Collabora Office 24.04 laguntza
Writerren, OLE objektuen, pluginen, diagramen, grafikoen eta markoen inguruko ertzak defini ditzakezu. Erabili beharreko menuaren izena hautatutako objektuaren arabera dago.
Hautatu ertza zein objekturentzat definitu nahi duzun.
Egin klik OLE objektua edo Markoa tresna-barrako Ertzak ikonoan Ertzak leihoa irekitzeko.
Egin klik aurrez zehaztutako ertz-estilo batean. Horrek objektuaren uneko ertz-estiloa hautatutako estiloarekin ordezten du.
Hautatu ertza definitu nahi diozun objektua.
Aukeratu
Ordeztu (objektu-izena) zuk hautatutako objektu motaren izenarekin.
Erabiltzaileak definitua arean, hautatu diseinu arruntean agertzea nahi duzun ertza. Egin klik aurrebistako ertz batean ertzaren hautapena txandakatzeko.
Hautatu marra-estiloa eta -kolorea hautatutako ertz-estilorako Marra arean. Ezarpen horiek hautatutako ertz-estiloaren barruan dauden ertz-marra guztiei aplikatzen zaizkie.
Errepikatu azken bi urratsak ertz bakoitzarentzat.
Hautatu ertzetako lerroen eta orrialdeko edukiaren arteko distantzia Betegarria arean.
Egin klik Ados botoian aldaketak aplikatzeko.