Collabora Office 24.04 laguntza
Sartu helbide berriak edo editatu helbideak posta-konbinazioko dokumentuetarako. Ados botoia sakatutakoan, elkarrizketa-koadro batek helbide-zerrenda non gorde behar den galdetuko dizu.
Sartu edo editatu posta-konbinazioko hartzaile bakoitzaren eremu-edukia.
Egin klik botoietan erregistroetan zehar nabigatzeko edo sartu erregistro-zenbaki bat erregistroa bistaratzeko.
Erregistro hutsa gehitzen du helbide-zerrendan.
Hautatutako erregistroa ezabatzen du.
Bilatu sarrera elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Elkarrizketa-koadroa irekita utz dezakezu sarrerak editatzen dituzun bitartean.
Helbide-zerrenda pertsonalizatua elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor eremuei izena aldatu, haiek berrantolatu, gehitu eta ezaba ditzakezu.