Collabora Office 24.04 laguntza
Ezarri zerrenda ordenatu zein ordenatu gabeetan zenbakitze-ikurrek (zenbakiek zein buletek) izango dituzten koskak, tarteak eta lerrokatzeak.
Collabora Office Writerrek hemen erakusten diren kokatze-kontrolak erabiltzen ditu kokatzeko eta tarteerarako beste metodo bat erabiltzen duten dokumentuak irekitzean. Kontrol lehenetsiak izateko, ikus Kokalekua (Zerrenda-estiloak).
Sartu hemen orrialdearen ezkerreko marjinaren (edo testu-objektuaren ezkerreko ertzaren) eta zenbakitze-arearen ezkerreko ertzaren artean utzi beharko den tartearen tamaina. Uneko paragrafo-estiloak koska bat badarabil, hemen sartuko den tamaina koskari gehituko zaio.
Uneko maila zerrenda-hierarkiako aurreko mailaren arabera koskatzen du.
Sartu hemen zenbakitze-arearen zabalera. Zenbakitze-ikurra area horretako ezkerrean, erdian edo eskuinean egon daiteke.
Zenbakitze-ikurraren lerrokatzea doituta dago nahi den gutxieneko zuriunea eskuratzeko. Ez bada posible, zenbakitze-areak aski zabalerarik ez duelako da; orduan, testuaren hasiera doituko da.
Zenbakitze-ikurra zenbakitze-arearen ezkerrean, erdian edo eskuinean lerrokatzen du. Kokalekua doitu egin daiteke gutxieneko zuriunea mantentzeko.