Collabora Office 24.04 laguntza
Begiratu dokumentuak izan ditzakeen erabilerraztasun-arazo arruntak eta egiaztatu PDF/UA espezifikazioak betetzen direla PDF esportatzeko elkarrizketa-koadroan.
Irisgarritasuna egiaztatzeko tresnak dokumentu-egitura osoa zeharkatzen du eta egon daitezkeen erabilerraztasun-arazoak biltzen ditu. Egiaztatzea eskuz exekutatu daiteke, menuaren bidez, edo PDFa esportatzeko elkarrizketa-koadroaren ondoren abiarazi daiteke automatikoki, PDF/UA euskarria gaituta badago.
The Accessibility Check panel on sidebar shows a list of all issues found in the text document.
Links are provided to navigate to the issue immediately. Double click the link to jump and select the object with the accessibility issue.
Click the Fix button to jump to the issue and provide commands to fix it.
Une honetan, honako egiaztatzeak daude inplementatuta:
Egiaztatu dokumentuak izenburua duela.
Egiaztatu dokumentuaren hizkuntza ezarrita dagoela, edo erabili diren estilo guztiek hizkuntza ezarrita dutela.
Egiaztatu irudi, grafiko eta OLE objektuek ordezko testua (edo izenburua zenbait objektutan) dutela.
Egiaztatu taulek ez dutela bereizitako edo batutako gelaxkarik, horrek nahasi egin baititzake ikusmen-arazoak dituzten erabiltzaileak.
Egiaztatu ez dagoela zenbakitze faltsurik (alegia, zenbakitze integratua erabiltzen ez duena). Adibidez, paragrafoen hasieran "1." "2." "3." idatzita ez dagoela.
Egiaztatu hiperesteka-testu bat ez dela hiperesteka bat berau - hiperestekak deskribapena izan behar du.
Egiaztatu testuaren eta atzeko planoaren arteko kontrastea egokia dela. Hori egiten duen algoritmoa WCAG espezifikazioan dago deskribatuta.
Egiaztatu testu keinukaririk ez dagoela, horiek arazoak eragin baititzakete desgaitasun kognitiboak edo epilepsia fotosentikorra dutenengan.
Egiaztatu oin-oharrik eta amaiera-oharrik ez dagoela, horiek saihestu behar dira.
Egiaztatu izenburuen ordena. Izenburuen ordenak banan-banan handitu behar du, jauzirik gabe (adibidez, ezin da 1. izenburua eta 3. izenburua egon, ez badago 2. izenbururik).
Egiaztatu testuak esanahi gehigarririk duen formatu zuzenarekin.