Collabora Office 24.04 laguntza
Dokumentuari automatikoki ematen dio formatua idatzi ahala. Formatu-aukerak ezartzeko, aukeratu Aukerak fitxan. eta egin klik
Testu-dokumentuak eta ASCII testu-fitxategi soilak formateatzeko erabil daiteke autozuzenketa, baina ez eskuz formatua eman zaien karaktereak aldatzeko. Hitz-osatze automatikoa gertatzeko, hitz bat bigarren aldiz idatzi behar duzu dokumentu batean.
Autozuzenketako azken ekintza desegiteko, aukeratu Editatu - Desegin.
Formatua automatikoki aplikatzean, honako arauak aplikatzen dira:
Paragrafoa izenburu gisa formateatzen da baldintza hauek betetzen direnean:
paragrafoa letra maiuskulaz hasten da
paragrafoa ez da amaitzen puntuazio-markarekin
paragrafo hutsa paragrafoaren gainean eta azpian
Hiru marra edo gehiago (---) edo beste karaktere batzuk elkarren jarraian idazten badira eta ondorenā sakatzen bada, paragrafoa orrialde osoaren zabalera hartzen duen marra horizontal batekin ordezkatzen da. Marra hori, izatez, aurreko paragrafoaren beheko ertza da. Paragrafo horren beheko betegarria 0.75 mm-koa da. Honako arauak aplikatuko dira:
Hiru marratxok (-) marra bakuna (0.05 pt-ko lodiera) sortzen dute.
Hiru azpimarrak (_) marra bakuna (0.75 pt-ko lodiera) sortzen dute.
Hiru berdinketa-ikurrek (=) marra bikoitz mehea (0.75 pt-ko lodiera) sortzen dute.
Hiru asterisko-ikurrek (*) marra bikoitz lodi/mehea (2.25 pt-ko lodiera) sortzen dute.
Hiru tilet-ikurrek (~) marra bikoitz mehe/lodia (2.25 pt-ko lodiera) sortzen dute.
Hiru traol-ikurrek (#) marra bikoitz ertaina (1.5 pt-ko lodiera) sortzen dute.