Karaktere-estiloa
Karaktere-estiloek karaktereei formatua banak ematea pertsonalizatzeko modua eskaintzen dute. Erabili karaktere-estiloak karaktere baten, hitz baten edo paragrafoan hautatutako zati baten propietateak aldatzeko. Testu-hautapenari karaktere-estilo bat aplikatzen zaionean, karaktere-estiloaren propietateek gainidatzi egiten dituzte paragrafo-karaktereen propietateak.
Adibidez, 15pt letra-tamainako karaktere-estilo bat aplikatzen bazaio 12pt letra-tamaina duen paragrafo bateko hautapen bati, hautapenak 15pt tamaina hartuko du, baina paragrafoaren gainerako zatiak 12pt tamainari eutsiko dio.
Karaktere-estilorik ez aukerak zera adierazten du, uneko paragrafo-estiloaren karaktere-propietateen multzoa. Aukeratu 'Karaktere-estilorik ez' hautapenaren karaktere-propietateak leheneratuz paragrafo-estiloarenak ezartzeko. Ezin da 'Karaktere-estilorik ez' pertsonalizatu.
-
Aukeratu edo (⌘+TF11) 'Estiloak' panela irekitzeko.
-
Egin klik panelaren goiko aldeko 'Karaktere-estiloak' ikonoan, eta hautatu karaktere-estilo bat.
-
Right-click to open context menu and choose .
Formatu zuzenak karaktere-estiloek eskainitako edozein formatu gainidazten du. Hautapen bati formatu zuzena kentzeko, erabili (⌘Ctrl+M).
Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.
Erabili antolatzaileko Dauka atala karaktere-estiloaren propietateak ikusteko.
Zehaztu aplikatu nahi duzun formatua eta letra-tipoa.
Zehaztu letra-tipoan erabili nahi dituzun efektuak.
Zehaztu karaktereen kokapena, eskala, biraketa eta tartea.
Asiar hizkuntzetan marra bikoitzarekin idazteko aukera ezartzen du. Hautatu karaktereak testuan eta ondoren aukeratu komando hau.
These commands can only be accessed after you enable support for Asian languages in Collabora Office - PreferencesTools - Options - Languages and Locales - General.
Uneko nabarmentze-kolorea aplikatzen dio karaktere-estiloari edo testu-hautapenari.
Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.
Berrezarri
Uneko fitxan aldatu diren balioak berrezartzen ditu elkarrizketa-koadroa ireki zenean zituzten balioetara. Aplikatu erabili bada, komando hori erabili ondoko aldaketak baztertuko dira.
Aplikatu
Fitxa guztietako aldaketak aplikatzen ditu elkarrizketa-koadroa itxi gabe. Ezin da atzera bota Berrezarri erabilita.
Berrezarri gurasoan
Uneko fitxako balioak antolatzaileko 'Heredatu hemendik' atalean zehaztutako estiloan dagozkien balioekin ezartzen dira. Kasu guztietan, 'Heredatu hemendik' atalean 'Bat ere ez' ezarrita badago ere, 'Dauka' atalean fitxa honetarako dauden balioak kendu egingo dira.
Ados
Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.
Utzi
Elkarrizketa-koadroa ixten du eta fitxa guztietako aldaketak baztertzen ditu. Aplikatu erabili bada, komando hori erabili ondoko aldaketak baztertuko dira.