Collabora Office 24.04 laguntza
Ezarri taularen aurreko eta ondorengo testuaren testu-fluxuaren aukerak.
Hautatu kontrol-lauki hori, eta ondoren hautatu taularekin lotu nahi duzun jauzi mota.
Orrialde-jauzia txertatzen du taularen aurretik edo ondoren.
Zutabe-jauzia txertatzen du taularen aurretik edo ondoren zutabe anitzeko orrialdean.
Orrialde- edo zutabe-jauzia txertatzen du taularen aurretik.
Orrialde- edo zutabe-jauzia txertatzen du taularen ondoren.
Orrialde-jauziaren atzetik datorren orrialdeari zuk zehaztutako orrialde-estiloa aplikatzen dio.
Hautatu orrialde-jauziaren atzetik datorren orrialdeari aplikatu nahi diozun orrialde-estiloa.
Sartu etenaren ondoren datorren lehen orrialdearen zenbakia. Uneko orrialde-zenbakitzearekin jarraitu nahi baduzu, utzi kontrol-laukia markatu gabe.
Taula baten errenkaden artean orrialde- edo zutabe-jauziak onartzen ditu.
Orrialde- edo zutabe-jauzia onartzen du taularen errenkada batean. Aukera hori ez zaio aplikatzen taulako lehen errenkadari Errepikatu izenburua aukera hautatuta badago.
Taula eta hurrengo paragrafoa batera mantentzen ditu jauzia txertatzean.
Taularen izenburua beste orrialde batean errepikatzen du taulak orrialde bat baino gehiago hartzen baditu.
Sartu izenburuan sartu beharreko errenkada kopurua.
Hautatu gelaxketako testuaren orientazioa. Honako formatu-aukerak erabil daitezke taula-gelaxketako testuaren orientazioa zehazteko:
Horizontala
Bertikala (goitik behera)
Erabili goi-mailako objektuen ezarpenak
Bertikala (behetik gora)
Zehaztu gelaxken testu-lerrokapen bertikala.