Collabora Office 24.04 laguntza
Taulako zutabeen tamaina aldatzeko eta ezabatzeko teklatua erabil dezakezu.
Zutabe baten tamaina aldatzeko, kokatu kurtsorea taula-gelaxka batean, eutsi sakatuta Alt teklari, eta ondoren sakatu ezkerrerako edo eskuinerako gezia. Taularen zabalera aldatu gabe zutabearen tamaina aldatzeko, eutsi sakatuta ⌘+⌥Ctrl+Alt, eta ondoren sakatu ezkerrerako edo eskuinerako gezia.
Taularen ezkerreko koska handitzeko, eutsi ⌥Alt+⇧, eta sakatu eskuinerako geziaren tekla.
Errenkada baten tamaina aldatzeko, kokatu kurtsorea errenkadan, eutsi sakatuta ⌥Alt, eta ondoren sakatu gorako edo beherako gezi-tekla.
Taula orrialdean beherantz mugitzeko, eutsi sakatuta ⌥Alt+⇧, eta sakatu beherako gezi-tekla.
Zutabe bat txertatzeko, kokatu kurtsorea taularen gelaxkan, eutsi sakatuta ⌥Alt eta sakatu 'Insert', askatu, eta ondoren sakatu ezkerrerako edo eskuinerako gezia.
Zutabe bat ezabatzeko, kokatu kurtsorea ezabatu nahi duzun zutabean, eutsi sakatuta ⌥Alt eta sakatu 'Delete', askatu, eta ondoren sakatu ezkerrerako edo eskuinerako gezia.
Errenkada bat txertatzeko, kokatu kurtsorea taularen gelaxkan, eutsi sakatuta ⌥Alt eta sakatu 'Insert', askatu, eta ondoren sakatu gorako edo beherako gezia.
Errenkada bat ezabatzeko, kokatu kurtsorea ezabatu nahi duzun errenkadan, eutsi sakatuta ⌥Alt eta sakatu 'Delete', askatu, eta ondoren sakatu gorako edo beherako gezia.
Testu-dokumentu bateko taulen portaera aldatzeko, aukeratu Collabora Office - HobepspenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Writer - Taula.