Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu hautatutako grafiko, marko edo OLE objektuaren hiperestekaren propietateak.
Ezarri esteka-propietateak.
Sartu ireki nahi duzun fitxategiaren bide-izen osoa.
Lokalizatu hiperestekak irekitzea nahi duzun fitxategia, eta egin klik Ireki botoian. Helburu-fitxategia ordenagailuan edo Interneteko FTP zerbitzarian egon daiteke.
Idatzi hiperestekaren izena.
Zehaztu helburuko fitxategia irekitzeko erabiliko duzun markoaren izena. Aurrez definitutako helburuko markoen izenak hemen daude deskribatuta.
Hautatu erabili nahi duzun Irudi-maparen mota. Irudi-maparen ezarpenak orrialde honetan sartutako hiperestekaren ezarpenei gainjartzen zaizkie.
Zerbitzariaren aldeko irudi-mapa erabiltzen du.
Hautatutako objektuarentzat sortutako irudi-mapa erabiltzen du.