Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.
Testu taularen inguruan egokitzeko, kokatu taula markoan eta egokitu testua markoan.
Objektua dokumentuko beste lerro batean kokatzen du. Testua objektuaren gainean edo azpian agertuko da dokumentuan, eta ez objektuaren alboetan.
Bat ere ez
Testua objektuaren ezkerreko aldean egokitzen du behar adina leku badago.
Aurretik
Testua objektuaren eskuineko aldean egokitzen du behar adina leku badago.
Ondoren
Testua objektuaren ertzeko markoaren lau aldeetan egokitzen du.
Paralelo
Objektua testuaren aurrean kokatzen du.
Zeharkatu
Testua objektuaren ertzeko markoaren ezkerrean, eskuinean edo lau aldeetan egokitzen du automatikoki. Objektuaren eta orrialde-marjinaren arteko distantzia 2 cm baino txikiagoa bada, testua ez da egokituko.
Onena
Zehaztu testu-egokitzearen aukerak.
⏎ sakatutakoan, paragrafo berria hasten du objektuaren azpian. Paragrafoen arteko tartea objektuaren tamainaren arabera zehazten da.
Hautatutako objektua atzeko planora mugitzen du. Aukera hori erabilgarri egoteko, Zeharkatu egokitze motak egon behar du hautatuta.
Testua objektuaren formaren inguruan egokitzen du. Aukera hori ez dago erabilgarri Zeharkatu egokitze motarentzat eta markoentzat. Objektuaren ingerada aldatzeko, hautatu objektua eta aukeratu Formatua - Egokitu - Editatu ingerada.
Testua objektuaren ingeradaren inguruan bakarrik egokitzen du, eta ez objektuaren formaren barruko area irekietan. Aukera hori ez dago erabilgarri markoentzat.
Objektuak beste objektu baten gainean jarri daitekeen zehazten du. Aukera horrek ez du eraginik objektuen egokitzea dagoenean, horiek beti gainjarri baitaitezke.
Zehaztu hautatutako objektuaren eta testuaren artean utzi beharreko tartea.
Sartu objektuaren ezkerreko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.
Sartu objektuaren eskuineko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.
Sartu objektuaren goiko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.
Sartu objektuaren beheko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.