Collabora Office 24.04 laguntza
Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.
Aurrez zehaztutako zutabe-diseinuak hautatu edo zuk sor ditzakezu. Orrialde-estilo bati diseinua aplikatzean, estilo hori erabiltzen duten orrialde guztiak eguneratzen dira. Era berean, marko-estilo bati zutabe-diseinua aplikatzen badiozu, estilo hori erabiltzen duten marko guztiak eguneratzen dira. Marko bakarraren zutabe-diseinua ere alda dezakezu.
Idatzi orrialdean, markoan edo sekzioan eduki nahi duzun zutabe kopurua.
Aurrez zehaztutako zutabe-diseinuetako bat ere hauta dezakezu.
Aholkuek hautapen aurredefinitu bakoitza deskribatzen dute.
Hautatu zutabe-diseinuari aplikatu nahi diozun elementua. Aukera hori erabilgarri egongo da elkarrizketa-koadro hau Formatua - Zutabeak aukeraren bidez ireki baduzu.
Hurrengo bi aukerak sekzioei formatua ematean soilik daude erabilgarri.
Testua zutabe anitzeko sekziotan maila berean banatzen du.
Zutabe-diseinuaren aurrebistak zutabeak bakarrik erakusten ditu, eta haien inguruko orrialdea.
Zabalera bereko zutabeak sortzen ditu.
Zabalera automatikoa kontrol-laukia hautatuta ez badago, sartu zutabeen zabalera eta tartearen aukerak.
Zutabe-zenbakia, zabalera eta ondoko zutabeekiko duen distantzia bistaratzen da.
Zutabe-bistaratzea ezkerrera zutabe bat eramaten du.
Ezker-gezia
Zutabe-bistaratzea eskuinera zutabe bat eramaten du.
Eskuin-gezia
Sartu zutabearen zabalera.
Sartu zutabeen artean utzi nahi duzun tartea.
Area hori erabilgarri egongo da diseinuak zutabe bat baino gehiago baditu.
Hautatu zutabeen marra bereizlearen formatu-estiloa. Marra bereizlerik nahi ez baduzu, aukeratu "Bat ere ez".
Sartu marra bereizlearen zabalera.
Hautatu marra bereizlearen kolorea.
Sartu marra bereizlearen luzera eta zutabe-arearen altueraren ehunekoa.
Hautatu marra bereizlearen lerrokapen bertikala. Aukera hori erabilgarri egongo da marraren Altuera balioa % 100 baino txikiagoa bada.