Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu hitz-zatiketaren eta orrialdekatzearen aukerak.
Zehaztu testu-dokumenturako hitz-zatiketaren aukerak.
Marratxoak txertatzen ditu automatikoki paragrafoan behar diren lekuetan.
Avoids hyphenating words written entirely in capital letters, such as initialisms.
Avoids hyphenating the last word of paragraphs. This feature can help prevent these words from being split up across pages, affecting readability.
Sartu marratxoa txertatu aurretik lerro-amaieran utzi beharreko gutxieneko karaktere kopurua.
Sartu marratxoa txertatu ondoren lerro-hasieran utzi beharreko gutxieneko karaktere kopurua.
Sartu zatitu daitezkeen elkarren ondoko gehieneko lerro kopurua.
Sartu hemen zatitu daitekeen gutxieneko hitz-luzera, karakteretan.
Hitz-zatiketa murrizteko, sartu zatiketa-zonaren luzera. Balizko hitz-zatiketaren ordez, lerroa hitzen arabera zatituko da, geratzen den tarte horizontala ez bada zatiketa-zona baino handiagoa. Zatiketa-zonaren ondorioz, zuriune handiagoak egongo dira hitzen artean testua justifikatzen denean, eta paragrafo-marjinetatik distantzia handiagoak testua ez denean justifikatzen.
Zehaztu orrialde- edo zutabe-jauziaren aukerak.
Markatu kontrol-lauki hori eta hautatu erabili nahi duzun jauzi mota.
Hautatu txertatzea nahi duzun jauzi mota.
Hautatu jauzia txertatzea nahi duzun lekua.
Markatu kontrol-lauki hori eta hautatu jauziaren ondoren lehenengo orrialdean erabili nahi duzun orrialde-estiloa.
Hautatu jauziaren ondorengo lehenengo orrialdean erabili beharreko formatu-estiloa.
Sartu etenaren ondoren datorren lehen orrialdearen zenbakia. Uneko orrialde-zenbakitzearekin jarraitu nahi baduzu, utzi kontrol-laukia markatu gabe.
Hautatu orrialde-jauziaren aurretik eta ondoren agertzen diren paragrafoentzako testu-fluxuaren aukerak.
Paragrafo osoa hurrengo orrialdera edo zutabera eramaten du jauzia txertatutakoan.
Uneko paragrafoa eta hurrengo paragrafoa batera mantentzen ditu jauzi bat edo zutabe-jauzia txertatutakoan.
Orrialde-jauzia txertatu aurretik paragrafoan egon beharreko gutxieneko lerro kopurua zehazten du. Hautatu kontrol-lauki hau eta sartu kopuru bat Lerroak koadroan. Orrialde-amaierako lerro kopurua Lerroak koadroan zehaztutakoa baino txikiagoa bada, paragrafoa hurrengo orrialdera eramango da.
Orrialde-jauzia txertatu eta hurrengo orrialdeko paragrafoan egon beharreko gutxieneko lerro kopurua zehazten du. Hautatu kontrol-lauki hau eta sartu kopuru bat Lerroak koadroan. Orrialdearen goiko lerro kopurua Lerroak koadroan zehaztutakoa baino txikiagoa bada, jauziaren kokalekua doitu egingo da.