Collabora Office 24.04 laguntza
Orri-oina azpimenuan hautatzen duzun orrialde-estilotik kendu edo han gehitzen du. Orri-oina orrialde-estilo bera erabiltzen duten orrialde guztiei gehitzen zaie. Dokumentu berri batean, "Lehenetsia" orrialde-estiloa bakarrik zerrendatzen da. Beste orrialde-estiloa batzuk zerrendari gehitzeko, dokumentuan aplikatu behar dituzu aurrena.
Orri-oinak ikusgai egongo dira dokumentua orrialde-diseinuan ikusten baduzu (gaitu Ikusi - Normala).
Kontrol-marka agertzen da orri-oinen orrialde-estiloaren aurrean.
Orri-oina kentzeko, aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina, eta hautatu orri-oina duen orrialde-estiloa. Orri-oina orrialde-estilo hori duten orrialde guztietatik kenduko da.
Dokumentuan erabiltzen ari diren orrialde-estilo guztietan orri-oinak gehitzeko edo haietatik kentzeko, aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Denak.
Orri-oinari formatua emateko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Orri-oina.