Collabora Office 24.04 laguntza
Goiburukoa azpimenuan hautatzen duzun orrialde-estilotik kendu edo han gehitzen du. Goiburukoa orrialde-estilo bera erabiltzen duten orrialde guztiei gehitzen zaie. Dokumentu berri batean, "Lehenetsia" orrialde-estiloa bakarrik zerrendatzen da. Beste orrialde-estiloa batzuk zerrendari gehitzeko, dokumentuan aplikatu behar dituzu aurrena.
Goiburukoak ikusgai egongo dira dokumentua orrialde-diseinuan ikusten baduzu (gaitu Ikusi - Normala).
Kontrol-marka agertzen da goiburukoen orrialde-estiloaren aurrean.
Goiburuko bat kentzeko, aukeratu Txertatu - Goiburukoa, eta hautatu goiburukoa duen orrialde-estiloa. Goiburukoa orrialde-estilo hori duten orrialde guztietatik kenduko da.
Dokumentuan erabiltzen ari diren orrialde-estilo guztietan goiburukoak gehitzeko edo haietatik kentzeko, aukeratu Txertatu - Goiburukoa - Denak.
Goiburukoari formatua emateko, aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Goiburukoa.