Collabora Office 24.04 laguntza
Taula bat txertatzen du dokumentuan. Horren ordez, gezian klik egin, taulan sartu beharreko errenkada eta zutabe kopurua hautatzeko arrastatu eta azken gelaxkan klik egin dezakezu.
Beste dokumentu bateko taula bat txertatzeko, kopiatu taula eta itsatsi uneko dokumentuan.
Testua taula bihurtzeko, hautatu testua eta aukeratu Taula - Bihurtu - Testua taula.
Taula bat beste taula batean txertatzeko, egin klik taulako gelaxka batean eta aukeratu Taula - Txertatu taula.
Collabora Office aplikazioak automatikoki eman diezaieke formatua taula-gelaxka batean sartzen dituzun zenbakiei, esaterako datei eta orduei. Eginbide hori aktibatzeko, aukeratu Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Writer - Taula eta egin klik Zenbaki-ezagutzea kontrol-laukian, Sarrera tauletan arean.
Idatzi taularen izena.
Sartu taulan izan nahi duzun zutabe kopurua.
Sartu taulan izan nahi duzun errenkada kopurua.
Ezarri taularentzako aukerak.
Goiburuko errenkada bat txertatzen du taulan.
Taula-izenburua errepikatzen du hurrengo orrialdeetako goialdean, taulak orrialde bat baino gehiago betetzen badu.
Hautatu izenburuan erabiliko den errenkada kopurua. Biratze-koadroak onartzen duen balio handiena, txertatutako errenkada kopurua baino bat gutxiago da.
Taulak orrialde bat baino gehiago bete dezan eragozten du.
Hautatu aurredefinitutako estilo bat taula berrirako.
Txertatu tresna-barran, egin klik Taula ikonoan Txertatu taula elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta horren bidez taula uneko dokumentuan txerta dezakezu. Horren ordez, gezian klik egin, taulan sartu beharreko errenkada eta zutabe kopurua hautatzeko arrastatu eta azken gelaxkan klik egin dezakezu.