Collabora Office 24.04 laguntza
Zehaztu sarrera bibliografikoen formatua.
Bistaratzen diren motak bibliografia-iturburuen arabera daude.
Sarrera bibliografiko erabilgarriak zerrendatzen ditu. Egitura lerroan sarrera bat gehitzeko, egin klik sarreran eta Egitura lerroko koadro huts batean, eta ondoren, sakatu Txertatu. Erabili Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa sarrera berriak gehitzeko.
Hautatutako sarrera bibliografikoaren erreferentzia-kodea gehitzen dio Egitura lerroari. Hautatu zerrendako sarrera bat, egin klik koadro huts batean eta sakatu botoi hau.
Hautatutako erreferentzia-kodea Egitura lerrotik kentzen du.
Zehaztu sarrera bibliografikoak ordenatzeko aukerak.
Sarrera bibliografikoak dokumentuko erreferentzien kokalekuaren arabera ordenatzen ditu. Hautatu aukera hori zenbakidun erreferentziak automatikoki erabiltzeko.
Sarrera bibliografikoak zuk zehaztutako Ordenatzeko gakoen arabera ordenatzen ditu, adibidez, argitalpenaren egilearen edo urtearen arabera.
Hautatu sarrera bibliografikoak zein sarreraren arabera ordenatu behar diren. Aukera hori erabilgarri egongo Ordenatu honen arabera: areako Edukia aukera-botoia hautatzen baduzu.
Sarrera bibliografikoak goranzko ordena alfanumerikoan ordenatzen ditu.
Sarrera bibliografikoak beheranzko ordena alfanumerikoan ordenatzen ditu.