Collabora Office 24.04 laguntza
Aukera hauek daude erabilgarri Indize alfabetikoa indize mota gisa hautatzen duzunean.
Indize-sarrera berdinak sarrera bakarrarekin ordezten ditu. Sarrera horrek sarrera dokumentuan zein orrialde-zenbakitan agertzen den erakusten du. Adibidez, "Ikusi 10, Ikusi 43" sarrerak "Ikusi 10, 43" gisa konbinatzen dira.
Hurrengo orrialde(et)an ageri diren indize-sarrera berdinak ordezten ditu. Haien ordez, lehen orrialde-zenbakia eta jarraian "f" edo "ff" duen sarrera bakarra sortzen du. Adibidez, "10. bista, 11. bista" sarrerak konbinatu egiten dira eta "10f. bista" ematen du, edo "10. bista, 11. bista, 12. bista" konbinatu eta "10ff. bista" ematen du. Bere itxura eskualde-ezarpenaren araberakoa da, eta Ordenatu - Hizkuntza aukeran aldatu daiteke.
Elkarren ondoko orrialdeetan agertzen diren indize-sarrera berdinak sarrera bakarrarekin ordezten ditu eta sarrera agertzen den orrialde-barrutia erakusten du. Adibidez, "Ikusi 10, Ikusi 11, Ikusi 12" sarrerak "Ikusi 10-12" gisa konbinatzen dira.
Indize-sarrera berdinetan maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu. Hizkuntza asiarrei erabilera berezia aplikatzen zaie. Dokumentuan lehenengo aldiz agertzen den sarrerak sarreraren maiuskulak eta minuskulak zehaztea nahi baduzu, hautatu Konbinatu sarrera identikoak.
Hizkuntza asiarretan maila anitzeko collatio erabiltzeko, hautatu Maiuskulak/minuskulak bereizten dira. Maila anitzeko collation-en, sarreren maiuskula/minuskulei eta diakritikoei ez zaie jaramonik egiten, eta sarreren jatorrizko formak bakarrik konparatzen dira. Formak berdinak badira, formen diakritikoak konparatzen dira. Formak hala ere berdinak badira, maiuskulak eta minuskulak konparatzen dira, baita karaktereen zabalera eta japonierako kanako ezberdintasunak ere.
Indize-sarreren lehen letra automatikoki maiuskula bihurtzen du.
Indize-gakoak indize-sarrera bereizi gisa txertatzen ditu. Gakoak goi-mailako indize-sarrera gisa txertatzen dira, eta gakoari esleitutako sarrerak koskadun azpisarrera gisa.
Indize-gakoa definitzeko, aukeratu Txertatu indize-sarrera elkarrizketa-koadroa.
Indize-sarrerak automatikoki markatzen ditu konkordantzia-fitxategiaren bidez (indizean sartu beharreko hitz-zerrenda).
Hautatu, sortu edo editatu konkordantzia-fitxategi bat.
Indize-sarrerak ordenatzeko aukerak ezartzen ditu.
Hautatu indize-sarrerak ordenatzeko hizkuntza-arauak.
Hautatu zenbakizkoa zenbakiak balio bidez ordenatu nahi dituzunean, esaterako, 1, 2, 12. Hautatu alfanumerikoa zenbakiak karaktere-kode bidez ordenatu nahi dituzunean, adibidez 1, 12, 2.