Collabora Office 24.04 laguntza
Kurtsorea dagoen lekuan testu-sekzioa txertatzen du. Horren ordez, testu-bloke bat hautatu eta komando h aukera dezakezu sekzioa sortzeko. Sekzioak erabil ditzakezu, adibidez, beste dokumentu batzuetako testu-blokeak txertatzeko, zutabe-diseinu pertsonalizatuak aplikatzeko edo testu-blokeak babesteko edo ezkutatzeko baldintza bat betetzen bada.
Sekzio batean dokumentu osoa edo beste dokumentu bateko sekzio bat txerta dezakezu. Sekzioa DDE esteka gisa ere txerta dezakezu.
Sekzio bat editatzeko, aukeratu Formatua - Sekzioak.
Txertatu sekzioa elkarrizketa-koadroak fitxa hauek ditu:
Zehaztutako sekzioa kurtsorea dagoen lekuan txertatzen du dokumentuan.