Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako oin-oharra eta amaiera-oharraren aingura editatzen du. Egin klik oin-oharra edo amaiera-oharraren aurrealdean, eta aukeratu komando hau.
Oin-oharraren edo amaiera-oharraren testua editatzeko, egin klik oin-oharraren eremuan, orrialdearen behealdean edo dokumentuaren amaieran.
Oin-oharraren edo amaiera-oharraren testura azkar joateko, egin klik dokumentuko oharraren ainguran. Kurtsorea markatzailearen aurrean edo atzean ere koka dezakezu, eta gero, sakatu ⌘Ctrl+⇧+PgDn. Oharraren aingurara itzultzeko, sakatu PgUp.
Hautatu oin-oharraren edo amaiera-oharraren zenbakitze mota.
Oin-ohar edo amaiera-ohar baten aingura edo testu-formatua aldatzeko, hura hautatu, eta ondoren aukeratu ⌘+TF11 sakatu dezakezu Estiloak leihoa irekitzeko eta oin-ohar eta amaiera-oharren paragrafo-estiloa aldatzeko.
.Hautatu txertatu beharreko ohar mota, hau da, oin-oharra edo amaiera-oharra. Oin-oharra uneko orrialdearen behean kokatzen da, eta amaiera-oharra dokumentuaren amaieran.
Amaiera-oharra oin-ohar bihurtzen du.
Oin-oharra amaiera-ohar bihurtzen du.
Dokumentuko aurreko oin-oharraren edo amaiera-oharraren aingurara joaten da.
Aurreko oin-oharra
Dokumentuko hurrengo oin-oharraren edo amaiera-oharraren aingurara joaten da.
Hurrengo oin-oharra