Collabora Office 24.04 laguntza
Autotestua sortu, editatu edo txertatzen du. Formatudun testua eta grafikoak, taulak eta eremuak dituen testua Autotestu gisa gorde dezakezu. Autotestua azkar txertatzeko, idatzi Autotestuaren lasterbidea dokumentuan eta sakatu F3.
Txertatu barrako Autotestua ikonoaren ondoko gezian ere klik egin dezakezu, eta ondoren, aukeratu txertatu nahi duzun autotestua.
Autotestua elkarrizketa-koadroan autotestuaren kategoriak eta sarrerak zerrendatzen dira.
Hitz bat osatzeko iradokizun bat bistaratzen du laguntz-aholku gisa, autotestu-sarrera batekin bat datorren hitz baten lehen hiru hitzak idazten direnean. Iradokizuna onartzeko, sakatu ⏎ tekla. Autotestu-sarrera bat baino gehiagorekin bat egiten badute idatzitako hiru letrek, sakatu ⌘Ctrl+↹ sarrera batetik hurrengora joateko. Adibidez, testu faltsua sartzeko, idatzi "Dum" ('Dummy' hitzetik), eta sakatu ⏎ tekla.
Zerrenda alderantzizko ordenan bistaratzeko, sakatu ⌘Ctrl+⇧+↹.
Hautatuta dagoen autotestuaren sarreraren izena bistaratzen du. Dokumentuan testua hautatu baduzu, idatzi autotestuaren sarrera berriaren izena, egin klik Autotestua botoian eta aukeratu Berria.
Hautatutako autotestuaren sarreraren lasterbidea bistaratzen du. Autotestuaren sarrera berria sortzen ari bazara, idatzi sarrerarentzat erabili nahi duzun lasterbidea.
Autotestuaren kategoriak zerrendatzen ditu. Kategoria bateko autotestuaren sarrerak ikusteko, egin klik bikoitza kategorian edo egin klik kategoriaren aurreko plus (+) ikurrean. Uneko dokumentuan autotestuaren sarrera bat txertatzeko, hautatu sarrera zerrendan eta sakatu Txertatu.
Autotestuaren sarrerak kategoria batetik bestera arrastatu eta jaregin ditzakezu.
Hautatutako autotestua txertatzen du uneko dokumentuan.
Formaturik gabeko autotestua txertatzen baduzu paragrafo batean, sarrerari uneko paragrafo-estiloa aplikatuko zaio.
Egin klik autotestuaren komando osagarriak bistaratzeko, adibidez, autotestuaren sarrera berria sortzeko uneko dokumentuko testu-hautapen batetik.
Autotestuaren sarrera berria sortzen du uneko dokumentuko hautapenetik. Sarerra hautatutako autotestuaren kategoriari gehitzen zaio. Komando hori ikusi aurretik izena sartu behar duzu.
Autotestu-sarrera berria sortzen du, baina soilik uneko dokumentuan egin duzun hautapeneko testutik abiatuta. Grafikoak, taulak eta beste objektuak ez dira kontuan hartzen. Komando hau ikusteko, izen bat sartu behar duzu.
Hautatutako autotestua arbelean kopiatzen du.
Hautatutako autotestuaren sarreraren edukia uneko dokumentuko hautapenarekin ordezten du.
Izena aldatu autotestuari elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hautatutako autotestuaren sarreraren izena alda dezakezu.
Hautatutako autotestuaren sarrera irekitzen du beste dokumentu batean editatzeko. Nahi dituzun aldaketak egin eta aukeratu Fitxategia - Gorde autotestua, eta gero, aukeratu Fitxategia - Itxi.
Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekiten du. HOr makroa eslei diezaiokezu hautatutako autotestuaren sarrerari.
Zuk sortutako autotestuaren sarreretan emandako sarrera batzuetara estekatutako makroak erabil ditzakezu. Autotestuaren sarrerak "testua soilik" aukeraren bidez sortu behar dira. Adibidez, txertatu <field:company> katea autotestuaren sarrera batean, eta Collabora Office aplikazioak dagokion datu-basearen eremuko edukiarekin ordeztuko du kate hori.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du inportatu nahi diren autotestu-sarrerak dituen 97/2000/XP Word dokumentua edo txantiloia aukeratzeko.
Autotestuaren kategoriak gehitu, ezabatu edo izena aldatzen die.
Autotestuaren kategoriak gehitu, ezabatu edo izena aldatzen die.
Hautatutako autotestuko kategoriaren izena bistaratzen du. Kategoriaren izena aldatzeko, idatzi izen berria eta sakatu Izena aldatu. Kategoria berria sortzeko, idatzi izena eta sakatu Berria.
Hautatutako autotestuko kategoriaren fitxategiak gordeta dauden direktorioaren bide-izena bistaratzen du. Autotestuaren kategoria sortzen ari bazara, hautatu kategoria-fitxategiak non gorde nahi dituzun.
Autotestuaren kategoria berri bat sortzen du Izena koadroan jarri duzun izenarekin.
Hautatutako autotestuaren kategoriari izena aldatzen dio eta Izena koadroan jarritako izena jartzen dio.
Autotestuaren kategoriak eta dagozkien bide-izenak zerrendatzen ditu.
Editatu bide-izenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor autotestua gordetzeko direktorioa hauta dezakezu.
Autotestuaren direktorioari bide-izen berri bat gehitzeko, egin klik Autotestua elkarrizketa-koadroko Bide-izena botoian.
Erabili area hori Collabora Office aplikazioak estekak autotestuaren direktorioan nola sartuko dituen zehazteko.
Ordenagailuko autotestuen direktorioetarako estekak erlatiboak dira.
Interneteko fitxategietarako estekak erlatiboak dira.