Collabora Office 24.04 laguntza
Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Horren bidez, gutun-ereduak inprimatu eta gorde ditzakezu.
Inprimatu bitartean, datu-basearen informazioak haiei dagozkien datu-basearen eremuak ordezten ditu (leku-markak). Datu-baseko eremuak txertatzeari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, jo Datu-basea fitxara Txertatu - Eremua - Eremu gehiago menuan.
Gutun-ereduak inprimatzeko erregistro kopurua zehazten du. Gutun bat inprimatuko da erregistro bakoitzeko.
Datu-baseko erregistro guztiak prozesatzen ditu.
Datu-basean markatutako erregistroak bakarrik prozesatzen ditu. Aukera hori erabilgarri egoteko, datu-baseko erregistroak markatu behar dituzu.
Zehaztu inprimatuko den lehen erregistroaren zenbakia.
Zehaztu inprimatuko den azken erregistroaren zenbakia.
Gutun-ereduak inprimagailura bidali edo fitxategi batean gorde behar diren zehazten du.
Gutun-ereduak inprimatzen ditu.
Gutun-ereduak fitxategian gordetzen ditu.
Sortu datu-erregistro guztiak dituen dokumentu handi bat.
Sortu dokumentu bana datu-erregistro bakoitzerako.
Sortu fitxategi-izen bakoitza datu-base batean dauden datuetatik abiatuta.
Satu-basean hautatutako eremuaren edukia gutun-ereduaren fitxategi-izen gisa erabiltzen du.
Gutun-ereduak gorde behar diren lekuaren bide-izena zehazten du.
Hautatu bide-izena elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Hautatu emaitza gisa lortuko den dokumentua biltegiratzeko fitxategi-formatua.