Collabora Office 24.04 laguntza
Batuketa-formula bat txertatu behar duzu Writerreko testu-dokumentu batean, kurtsorea dagoen lekuan; adibidez: "s^k-ren batura, k = 0-tik n-ra".
Aukeratu
.Math sarrera-leihoa eta 'Elementuak' panela ezkerrean ikusiko dituzu.
'Elementuak' paneleko goiko aldeko zerrendatik, aukeratu Eragileak elementua.
'Elementuak' paneleko beheko aldean, sakatu Batuketa ikonoa.
Beheko eta goiko mugak gaitzeko, egin klik Goiko eta beheko limiteak ikonoan.
Sarreren leihoan, lehen leku-marka edo markatzailea hautatuta dago, eta beheko limitea sartzen has zaitezke:
k = 0
Sakatu F4 hurrengo markatzailera joateko, eta sartu goiko limitea:
n
Sakatu F4 hurrengo markatzailera joateko, eta sartu batugaia:
s^k
Orain formula osatuta dago. Egin klik testu-dokumentuan, formulatik kanpo, formula-editoretik irteteko.
Era berean, mugak dituen formula integral bat sar dezakezu. 'Elementuak' paneleko ikono batean klik egitean, esleitutako testu-komandoa sarrera-leihoan txertatuko da. Testu-komandoak ezagutzen badituzu, komandoak sarrera-leihoan zuzenean sar ditzakezu.
Aukeratu
.Egin klik sarreren leihoan eta sartu lerro hau:
int from{a} to{b} f(x)`dx
f(x) eta dx artean tarte txiki bat dago, 'Elementuak' panela erabiliz ere sar dezakezuna: hautatu Formatua elementua goiko zerrendan, eta ondoren Tarte txikia ikonoa.
f eta x letren letra-tipoa atsegin ez baduzu, aukeratu Lehenetsia botoian hemendik aurrera letra-tipo berriak lehenetsi gisa erabiltzeko.
eta hautatu beste letra-tipo batzuk. Egin klikFormula testu-lerro baten barruan sartu nahi baduzu, limiteek lerroaren altuera handitzen dute.
aukeratu dezakezu limiteak Batu edo Integrala ikurren alboan kokatzeko.