Atributu lehenetsiak aldatzea

Collabora Office Matheko formatu lehenetsiak alda daitezke?

Formuletako zati batzuk formatu lodia eta etzana edukitzen dute lehenespenez.

Atributu horiek kentzeko, erabili "nbold" eta "nitalic". Hona hemen adibide bat:

a + b

nitalic a + bold b.

Bigarren formulan a ez da etzana. b lodia da. Metodo horren bidez ezin duzu plus ikurra aldatu.

Emaguzu laguntza!