Egoera barra
Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Kurtsorearen X eta Y kokalekua eta hautatutako objektuaren tamaina bistaratzen ditu.
Uneko orrialdea bistaratzeko zoom-faktorea zehazten du.
Dokumentuari egindako aldaketak gorde gabe badauze, * bistaratuko da eremu honetan Egoera barran. Dokumentu berri gorde gabeei ere aplikatzen zaie hori.
Uneko diapositiba-zenbakia bistaratzen du, atzetik guztizko diapositiba kopurua duela.
Uneko Orrialde-estiloa bistaratzen du. Egin klik bikoitza estiloa editatzeko, eskuineko klik beste estilo bat hautatzeko.