Collabora Office 24.04 laguntza
Aurkezle-kontsolak kanpoko pantaila batean (proiektorean edo telebista handi batean) bistaratzen du diapositiba-aurkezpena, aurkezpenaren kontrolak ordenagailuko pantailan erakusten diren bitartean.
Aurkezle-kontsolak kontrol gehiago ematen du diapositiba-aurkezpenen gainean, ikuspegi desberdina eskaintzen baitu ordenagailuan eta ikusleek ikusten duten pantailan. Ordenagailuan agertzen den bistak uneko diapositiba, hurrengo diapositiba, aukeran diapositiba-oharrak eta aurkezpenerako kronometro bat erakusten ditu.
Aurkezle-kontsolak pantaila anitz onartzen dituen sistema eragileetan soilik funtzionatzen du, eta bi pantaila konektatuta daudenean soilik (bat ordenagailuaren pantaila izan daiteke).
Aurkezle-kontsola gaitzeko:
Choose
.In the Display - Presenter console dropdown, select either Full screen or Windowed.
Aurkezle-kontsola aktibatzeko:
Konektatu pantaila bat gehiago zure ordenagailuari,
Exekutatu diapositiba-aurkezpena. Sakatu F5 edo ⇧+F5 edo aukeratu
edo .
Aurrekoa: Mugitu aurreko diapositibara.
Hurrengoa: Mugitu hurrengo diapositibara.
Oharrak: Bistaratu aurkezle-kontsolaren oharren modua.
Diapositiba: Bistaratu aurkezle-kontsolaren diapositiba-antolatzailearen modua.
Berrhasi: berrhasi diapositiba aurrezpenean iragandako denbora.
Trukatu: Txandakatu pantailak, ordenagailuaren eta aurkezpen-pantailaren artean.
Itxi: Oharren eta diapositiba-sailkatzailearen moduetan, itzuli modu normalera.
Modu normalean, uneko diapositiba ordenagailu-pantailako ezkerrean erakusten da eta hurrengo diapositiba eskuinean.
Oharren moduan, uneko diapositiba ezkerrean bistaratzen da, diapositiba-oharrak eskuinean eta hurrengo diapositiba uneko diapositibaren azpian.
Diapositiba-sailkatzailearen moduan, diapositiba guztiak bistaratzen dira ordenagailu-pantailan, eta hautatutako diapositiba aurkezpen-ordenatik kanpo bistaratzea ahalbidetzen du.