Collabora Office 24.04 laguntza
Estiloak erabili ditzakezu antzeko marra eta gezi motak antolatzeko. Collabora Office aplikazioak estilo-fitxategi estandar batzuk eskaintzen ditu. Horiek dokumentuan kargatu eta erabil ditzakezu. Nahi baduzu, estilo-fitxategiko elementuak gehitu edo ezaba ditzakezu, eta estilo-fitxategi pertsonalizatua ere sor dezakezu.
Aukeratu Formatua - Marra, eta egin klik Marra-estiloak fitxan.
Egin klik Kargatu marra-estiloak botoian.
Aurkitu kargatu nahi dituzun marra-estiloak dauzkan fitxategia eta, gero, sakatu Ados. Fitxategiak [fitxategi-izena].sod formatua dauka.
Marra-estiloen fitxategia gordetzeko, egin klik Gorde marra-estiloak botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Ados.
Aukeratu Formatua - Marra, eta egin klik Gezi-estiloak fitxan.
Egin klik Kargatu gezi-estiloak botoian.
Aurkitu kargatu nahi dituzun gezi-estiloak dauzkan fitxategia eta, gero, sakatu Ados. Fitxategiak [filename].soe formatua dauka.
Gezi-estiloen fitxategia gordetzeko, egin klik Gorde gezi-estiloak botoian, idatzi fitxategi-izena eta sakatu Ados.