Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Impress Remote kode irekiko aplikazio bat da, Android eta iOS sistema eragileetarako eskuragarri dagoena eta Collabora Office Impress diapositiba-aurkezpenak gailu mugikor batetik kontrolatzea ahalbidetzen duena.
Impress Remote aplikazioak diapositiben koadro txikiak bistaratzen ditu gailuaren pantailan, azpian oharrak dituela. Kolpatu pantaila hatzarekin aurkezpenean aurrera edo atzera egiteko. Diapositiben mosaiko bat ere bistaratu dezakezu, nahi duzun diapositibara jauzi egin eta aurkezpenaren dinamika hobetzeko.
Collabora Office Impress aurkezpena exekutatzen ari den ordenagailuaren eta gailu mugikorraren arteko konexioa Bluetooth bidez edo sareko lotura baten bidez egiten da.
Impress Remote oso aplikazio erabilgarria da zure diapositiba-aurkezpenak ordenagailutik aldenduta kontrolatu nahi badituzu, eta aurkezpena egin bitartean gelan ibiltzea ahalbidetzen dizu. Honako ezaugarri nagusiak ditu:
Kontrolatu diapositiba-aurkezpena gailu mugikorraren pantailan hatz-keinuak eta ukituak eginda.
Diapositibetako objektuen animazioak abiarazteko, aski da gailu mugikorrean kolpetxoak ematea.
Diapositiben aurrebistak: ordenagailua eta gailua konektatuta daudenean, aurkezpen-diapositibak gailu mugikorrean aurrez bistaratu daitezke.
Hizlariaren oharrak: hizlariaren oharretarako atal esklusiboa ageri da diapositiben azpian, zure gailuan, diapositiben ohar guztiak bistaratzeko.
Kronometroa: aurkezpen automatikoetan diapositiba bat zenbat denbora bistaratuko den ezartzen du.
Ikusizko erakuslea: bistaratu "laser erakusle" bat ordenagailuaren pantailan, gailu mugikorrean zure atzamarrak diapositibaren koadro txikian duen kokapenaren bidez kontrolatua.
GNU/Linux, Windows edo macOS.
Bluetooth edo sareko konektagarritasuna.
Collabora Office 4.1 bertsioa edo berriagoa.
Android 2.3 edo berriagoa edo iOS, eta Bluetooth edo sareko konektagarritasuna duen telefono edo tableta bat.
Impress Remote aplikazioa gailu mugikorrean instalatuta.
Deskargatu Impress Remote aplikazioa Google Play Store edo Apple Store biltegitik "Impress Remote" bilatuta bilaketa-kutxan. Ziurtatu emaitza 'Impress Remote from The Document Foundation (TDF)' dela. Instalatu Impress Remote gailu mugikorrean beste edozein aplikazio instalatuko zenukeen bezala.
Impress Remote gailu mugikorrean eta 'Ordenagailua' atalean gaituta dagoenean, sartu ezarpenetara pantailaren eskuineko izkinan hatzarekin sakatuta. Honako ezarpenak daude:
Bolumen-teklen ekintzak: markatu aukera hau, nahi baduzu gailuaren bolumen-teklak erabiltzea aurrerantz joateko, bolumen igotzeko botoiarekin, eta atzerantz joateko, bolumena jaisteko botoiarekin
Mantendu pantaila piztuta: markatu aukera hau pantaila automatikoki itzali ez dadin eta gailua automatikoki blokeatu ez dadin Impress Remote erabiltzen ari zaren bitartean.
Modu isila: ipini gailua modu isilean, audio bidezko jakinarazpenak, deiak edo beste edozein mezu saihesteko. Ezarpen honek ez dio lehenago ezarri ahal izan duzun bibrazio moduari eragiten.
Gaitu Bluetooth konektagarritasuna gailuan eta ordenagailuan, eta parekatu biak. Begiratu zure gailuaren eta zure ordenagailuko sistema eragilearen argibideen eskuliburuak Bluetooth nola gaitu behar den, Bluetooth identifikatzailea nola konfiguratu behar den eta gailuak nola parekatu behar diren jakiteko. Parekatzea ezarrita dagoenean, gailu mugikorra prest egongo da aurkezpena kontrolatzeko.
Bestela, sare baten bidez (wifi bidez ere bai) konektatu daiteke. Kasu horretan, ordenagailuak eta gailuak sare berarekin konektatuta egon behar dute.
Impress diapositiba-aurkezpena exekutatzeko, Impress gailu mugikorraren bidez kontrolatua izan dadin utzi behar da. Jarraitu honako urratsak:
Ireki Collabora Office Impress.
Joan
aukerara. Beheko irudian ageri den pantaila ikusiko duzu.Aurkezpenaren aukeretan, hautatu Gaitu urruneko kontrola kontrol-laukia eta sakatu Ados.
Itxi Collabora Office Impress eta berrabiarazi.
Desgaitu pantaila-babeslea eta pantaila-blokeoa gailu mugikorretik, goian adierazitako moduan, diapositiba-aurkezpen bat exekutatu baino lehen. Ziurtatu gailu mugikorrak aski energia duela aurkezpenak iraungo duen denbora-tarterako, pantaila uneoro piztuta egongo dela kontuan hartuta.
Ziurtatu gailua eta ordenagailua parekatuta daudela Bluetooth bidez edo sareko konexio baten bidez.
Ireki Collabora Office Impress aplikazioan erakutsi nahi duzun aurkezpena.
Ireki Impress Remote aplikazioa gailu mugikorrean eta hautatu ordenagailuaren Bluetooth IDa.
Ordenagailuaren izenean klik egin ondoren, aurkezpen-diapositibak automatikoki kargatuko dira Impress Remote aplikazioan, oharren atala bistan dagoela.
Arrastatu zure hatza ezkerrera edo eskuinera, pantaila mugikorrean, diapositibak aldatzeko. Diapositiba-oharrak pantaila mugikorraren beheko aldean daude.
Aukeran, ezarri diapositiba bakoitzaren bistaratze-denbora definituko duen kronometroa aplikazio mugikorretik.
Diapositiba batetik bestera joateko beste modu bat gailu mugikorraren bolumen-teklak erabiltzea da. Hori gaitzeko, ireki Impress Remote aplikazioaren ezarpenak eta gaitu bolumen-teklen ekintzak.