HTML orrialdeak aurkezpenetara inportatzea

Edozein testu-fitxategi, HTML dokumentuetako testua barne, inporta dezakezu diapositibetara.

Fitxategiko testua diapositiban txertatzeko:

  1. In the place where you want to insert the text, choose Page - Insert Page from File.

  2. Hautatu "Testua" edo "HTML dokumentua" Fitxategi mota gisa.

  3. Lokalizatu gehitu nahi duzun testua duen fitxategia eta sakatu Txertatu.

Testu-fitxategiak diapositiba batean txerta daitekeen baino testu gehiago badu, testua hainbat diapositibatan banatu dezakezu.

  1. Egin klik bikoitza txertatutako testuan edizio modua sartzeko.

  2. Hautatu diapositibak ikusgai duen arearen azpian dagoen testu guztia eta sakatu Ctrl+X.

  3. Aukeratu Orrialdea - Orrialde berria eta ondoren sakatu Ctrl+V.

  4. Errepikatu 1etik 3rako urratsak testu osoa diapositiban sartu arte.

Emaguzu laguntza!