Collabora Office 24.04 laguntza
Aurkezpena interesgarriago izan dadin, diapositibako marrazki-objektuak, testu-objektuak eta grafiko-objektuak (irudiak) anima ditzakezu. Collabora Office Impressek animazio-editore erraza eskaintzen dizu, eta horren bidez, animazio-irudiak sor ditzakezu diapositibako objektuak bilduz. Animazio-efektua lortzeko, zuk sortutako marko estatikoak biratzen dira.
Bit-mapako animazioa sortzen baduzu (GIF animatua), atzerapena eslei diezaiokezu marko bakoitzari, eta animazioa zenbat aldiz erreproduzitu behar den zehaztu dezakezu.
Hautatu animazioan sartu nahi duzun objektu bat edo objektuen talde bat eta aukerat Txertatu - Multimedia - Irudi animatua.
Egin ekintza hauetako bat:
Egin klik Aplikatu objektua botoian objektu bakarra edo objektu taldea gehitzeko uneko animazio-markoari.
Egin klik Aplikatu objektuak banaka botoian aparteko animazio-markoa sortzeko hautatutako objektu bakoitzarentzat.
Animazio taldea arean, hautatu Bit-maparen objektua.
Erabili animazioaren denbora-muga markoa zenbat denbora bistaratu behar den zehazteko eta animazio-sekuentzia zenbat aldiz agertu behar den zehazteko.
Sartu marko-zenbakia Irudi-zenbakia koadroan (ezkerreko koadroa).
Sartu markoa zenbat segundoz bistaratu behar den Iraupena koadroan (erdiko koadroa).
Errepikatu azken bi urratsak animazioko marko bakoitzarekin.
Animazioaren aurrebista ikusteko, erabili Irudi-zenbakia koadroaren ezkerreko kontrolak.
Hautatu animazio-sekuentzia zenbat aldiz errepikatzea nahi duzun Begizta kopurua koadroan (eskuineko koadroa).
Hautatu objektuak lerrokatzeko aukera Lerrokatu koadroan.
Sakatu Sortu.