Collabora Office 24.04 laguntza
Bi dimentsioko (2D) objektuak forma ezberdin bihurtu daitezke. Collabora Office aplikazioak honako objektu mota bihurtu ditzake 2D objektuak:
BĂ©zier kurbetan oinarritutako objektu kurbatuak
Marra zuzenen segmentuez osatutako poligono-objektuak
Itzaldura eta argi-iturria duten 3D objektuak
Itzaldura eta argi-iturria duten 3D biratze-objektuak
Egoera barrak "3D eszena hautatuta" bistaratuko du. 3D eszenak X, Y eta Z koordenatuetako dimentsioak dituzten objektuetatik eraikitzen dira. '3D objektuak' tresna-barraren bidez txertatutako objektuak horren adibide dira, bai eta 'Marrazkia' tresna-barrako 'Laukizuzena', 'Elipsea' edo 'Testua' ikonoekin sortutako laukizuzenak, elipseak edo testua ere. Beste 3D objektu batzuk: forma pertsonalizatuak, eta "Bihurtu - 3D" laster-menua erabilita 3D bihurtu direnak. 3D eszena horietan sar zaitezke (esaterako, F3 sakatuta) eta objektuak 3 dimentsiotan biratu daitezke. Microsoft Office aplikazioek ez dituzten 3D objektu erreal horiek onartzen. 3D eszena horiek Microsoft Office formatuetara esportatzean, uneko bistaren argazki bat esportatuko da, bit-map formatuan. Diagrametako 3D barrak ere mota horretakoak dira.
Egoera barrak "Forma hautatuta" bistaratzen du. Forma pertsonalizatuak 2D moduan edo 3D moduan ikus daitezke. Edozein unetan, bi moduen arteko bista txandakatu daiteke. Forma pertsonalizatuak sortzeko, 'Marrazkia' tresna-barrako 'Oinarrizko formak', 'Ikur-formak' eta hurrengo ikonoak erabili daitezke. Forma pertsonalizatuak '3D ezarpenak' tresna-barra erabilita aldatu daitezke. Ez dute 3D eszena bat sortzen, ezin dira argiztatu argi-iturburu bat erabilita, ez dute islapenak erakusten, eta beste zenbait muga dituzte. 3D eszena bihur daitezke, baina ordutik aurrera ez dira izango forma pertsonalizatuak. 2D edo 3D moduetako forma pertsonalizatuak Microsoft Office formatuetara esportatu eta inportatu daitezke.
Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.
Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - Kurba.
Objektuaren forma aldatzeko, sakatu Puntuak ikonoa Marrazkia tresna-barran, eta arrastatu objektuaren heldulekuak. Helduleku baten kontrol-puntuak ere arrastatu daitezke kurbaren forma aldatzeko.
Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.
Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - Poligonoa.
Objektuaren forma aldatzeko, sakatu Puntuak ikonoa Marrazkia tresna-barran, eta arrastatu objektuaren heldulekuak.
Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.
Sakatu Aktibatu/desaktibatu estrusioa ikonoa Marrazkia barran, edo egin eskuineko klik objektuan eta aukeratu Bihurtu - 3D.
3D objektuaren propietateak editatzeko, erabili Marra eta betetzea tresna-barra eta 3D ezarpenak tresna-barra.
Testu-objektu bat 3D bertsiora bihurtzeko, erabili Fontwork ikonoa Marrazkia tresna-barran.
3D biraketa-objektua sortzeko hautatutako objektua bere ardatz bertikalaren inguruan biratzen da.
Hautatu 2D objektu bat diapositiban edo orrialdean.
Egin klik eskuineko botoiaz objektuan eta aukeratu Bihurtu - 3D biraketa-objektua.
3D objektuaren propietateak editatzeko, erabili Marra eta betetzea tresna-barra eta 3D ezarpenak tresna-barra.
2D objektua bihurtu aurretik biratu dezakezu forma konplexuagoa sortzeko.