Collabora Office 24.04 laguntza
Marrazkia barrako kurbaren ikonoan Marrak tresna-barra irekitzen du. Hor marrak eta formak gehi diezazkiokezu uneko diapositibari.
⇧ teklari sakatuta eusten badiozu, saguaren mugimendua 45 graduko multiploetara mugatuko da. ⌥Alt teklari sakatuta eusten badiozu, puntu berria ez da azken puntuarekin konektatuko. Horrela, elkarri konektatuta ez dauden kurbez osatuko da objektua. Objektu txikiago bat marrazten baduzu, ⌥Alt teklari sakatuta eusten diozun bitartean, oraindik itxi ez duzun objektu handiago baten barruan, objektu txikiaren kenketa egingo da objektu handian, eta zuloa agertuko da handian.
Itxitako formei Marra eta betetzea barrako Arearen estiloa/betetzea koadroan bistaratzen den betegarria ematen zaie automatikoki.
BĂ©zier kurban oinarritutako forma itxi betea marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta klik egin. Kurbari marra zuzenen segmentu bat gehitzeko erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriz. Egin klik bikoitza forma ixteko.
Kurba, betea
Marra zuzenen segmentuen bidez osatutako forma itxia marrazten du. Klik egin poligonoa hastea nahi duzun lekuan eta arrastatu marra segmentua marrazteko. Marra segmentuaren amaiera definitzeko, egin klik berriro, eta jarraitu klik egiten poligonoaren gainerako marra segmentuak definitzeko. Egin klik bikoitza poligonoa marrazten amaitzeko. Poligonoa 45 graduko angeluetara mugatzeko, mantendu sakatuta ⇧ tekla klik egitean.
Poligonoa, betea
45 graduko angeluen bidez mugatutako marra zuzenen segmentuez osatutako forma itxia marrazten du. Klik egin poligonoa hastea nahi duzun lekuan eta arrastatu marra segmentua marrazteko. Marra segmentuaren amaiera definitzeko, egin klik berriro, eta jarraitu klik egiten poligonoaren gainerako marra segmentuak definitzeko. Egin klik bikoitza poligonoa marrazten amaitzeko. 45 graduko angeluetara mugatuta ez dagoen poligonoa marrazteko, mantendu sakatuta ⇧ tekla klik egitean.
Poligonoa (45°), betea
Forma libreko marra marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Sagua askatutakoan, Collabora Office aplikazioak forma itxia sortzen du. Horretarako, marra zuzenen segmentua marrazten du marraren amaiera-puntutik hasiera-punturaino. Marren barruko forma uneko area-kolorearekin beteko da.
Forma libreko marra, betea
Kurba
Poligonoa
Marra-segmentu zuzenen multzo batekin osatutako marra bat marrazten du, segmentu bakoitza 45 graduko angeluetan mugatuta dagoelarik. Arrastatu marra-segmentu bat marrazteko, egin klik marra-segmentuaren amaiera-puntua definitzeko, eta ondoren arrastatu beste marra-segmentu bat marrazteko. Egin klik bikoitza marra amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, eutsi sakatuta ⌥Alt eta egin klik bikoitza.
Poligonoa (45°)
Forma libreko marra