Collabora Office 24.04 laguntza
Hautatutako objektua poligono bihurtzen du (marra zuzenez inguratutako objektu itxia). Objektuaren itxura ez da aldatzen. Nahi baduzu, egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Editatu puntuak aldaketak ikusteko.
Ondorengo aukerak behar dira bit-mapako irudia poligono bihurtzeko. Bihurtutako irudia kolorez betetako poligono txikiagoen bilduma da.
Irudia bihurtzeko aukerak ezartzen ditu.
Sartu bihurtutako irudian bistaratu beharreko kolore kopurua. Collabora Office aplikazioak poligono bat sortzen du irudiko kolore-agerraldi bakoitzarentzat.
Zuk sartutako pixel-balioa baino txikiagoak diren kolore-poligonoak kentzen ditu.
Puntu-murrizteak aplikatzearen ondorioz sortutako kolore-hutsuneak betetzen ditu.
Sartu atzeko planoko betegarriarentzako laukizuzenaren tamaina.
Jatorrizko irudiaren aurrebista.
Bihurtutako irudiaren aurrebista. Sakatu Aurrebista irudi bektorizatua sortzeko.
Bihurtze-aurrerapena bistaratzen du.
Bihurtutako irudiaren aurrebista erakusten du aldaketak aplikatu gabe.