Neurriak

Hautatutako kota-lerroaren luzera, neurria eta gidaren propietateak aldatzen ditu.

note

Kota-lerro baten marra-estiloa edo gezi-estiloa aldatu nahi baduzu, aukeratu Formatua - Marra.


Komando hau erabiltzeko...

Kota-lerroaren laster-menuan, aukeratu Neurriak.

Marrak eta geziak tresna-barran, egin klik Dimentsioaren marra ikonoan.

Icon Dimension Line

Kota-lerroa


Kota-lerroak beti txertatzen dira Kota-lerroak deitutako geruzan. Geruza hori ikusezin ezartzen baduzu, ez da kota-lerrorik ikusiko zure marrazkian.

Marra

Kota-lerroaren eta giden distantzia-propietateak ezartzen ditu bata bestearekiko eta oinarri-lerroarekiko.

Marra-distantzia

Kota-lerroaren eta oinarri-lerroaren arteko distantzia zehazten du (marra-distantzia = 0).

Gidak irtenda

Ezkerreko eta eskuineko giden luzera zehazten du oinarri-lerrotik hasita (marra-distantzia = 0). Balio positiboek oinarri-lerroaren gainean zabaltzen dituzten gidak eta balio negatiboek oinarri-lerroaren azpian.

Giden arteko tartea

Eskuineko eta ezkerreko giden luzera zehazten du kota-lerrotik hasita. Balio positiboek kota-lerroaren gainean zabaltzen dituzte gidak eta balio negatiboek kota-lerroaren azpian.

Ezker-gida

Ezkerreko gidaren luzera zehazten du kota-lerrotik hasita. Balio positiboek kota-lerroaren gainean zabaltzen dute gida eta balio negatiboek kota-lerroaren azpian.

Eskuin-gida

Eskuineko gidaren luzera zehazten du kota-lerrotik hasita. Balio positiboek kota-lerroaren gainean zabaltzen dute gida eta balio negatiboek kota-lerroaren azpian.

Objektuaren azpiko kota-lerroa

Marra arean ezarritako propietateak alderantzikatzen ditu.

Dezimalak

Marra propietateak bistaratzeko erabiltzen den dezimal kopurua zehazten du.

Legenda

Neurri-testuaren propietateak ezartzen ditu.

Testuaren kokalekua

Neurri-testuaren kokalekua zehazten du kota-lerroarekiko eta gidekiko.

warning

Automatikoki bertikala eta Automatikoki horizontala kontrol-laukiak garbituta egon behar dute Testuaren kokalekua esleitu aurretik.


Automatikoki bertikala

Neurri-testuaren kokaleku bertikal optimoa zehazten du.

Automatikoki horizontala

Neurri-testuaren kokaleku horizontal optimoa zehazten du.

Erakutsi neurri-unitateak

Neurri-unitateak erakutsi edo ezkutatzen ditu. Bistaratzea nahi duzun neurri-unitatea ere hauta dezakezu zerrendan.

Lerroarekiko paraleloa

Kota-lerroarekiko paralelo edo 90 gradutara bistaratzen du testua.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!